GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-04-28
Mikel Zalbidek beteko du Patxi Altunaren aulkia Euskaltzaindian

URNIETA

Mikel Zalbide Elustondok beteko du Patxi Altunaren aulkia Euskaltzaindian, atzo hala erabaki baitzen gehiengo osoz Urnietan egindako bilkuran. Zalbide zen Patxi Altuna euskaltzain zenaren hutsunea betetzeko hautagai bakarra. Ana Toledo, Jose Antonio Arana Martija eta Henrike Knorr euskaltzainek aurkeztu zuten.

Mikel Zalbide Donostian jaio zen, 1951n. Nafarroako Unibertsitatean egin zituen unibertsitate-ikasketak. Industria-ingeniaria da. Euskarak landu gabe edo landu arin zituen alorretan hasi zen lanean, gaztetan. 1972an, artean ikasle zelarik, Elhuyar elkartearen eta izen bereko aldizkari teknikoaren sortzaileetarikoa izan zen. Zientzia-tekniken alorreko ikasmaterialak prestatzen eta hitz-eraketazko azterlanak bideratzen hartu zuen parte, horrezaz gainera. 1976tik 1978ra bitartean Euskaltzaindiaren matematika-azpibatzordearen kide izan zen. 1978tik 1981era arte, Unibertsitate Zerbitzuetarako Euskal Institutuaren (UZEI) zientzia-tekniken alorreko arduradun izan zen.

Halaber, 1979tik 1980ra, Eusko Kontseilu Nagusiak eta Bilboko (gero Euskal Herriko) Unibertsitateak sorturiko Planifikazio-batzorde mistoaren kide izan zen. 1981. urteaz geroztik Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailean ari da lanean, eta Euskara Zerbitzuaren buru da. Eskola-munduaren euskalduntze-saioa, eta saio horren ikuspegi soziolinguistikoa: hori du bere lanbidearen ardatz, azken mende-laurdenean.

1983. urteaz geroztik euskaltzain urgazle da Mikel Zalbide. Bi eratako langintzatan saiatu izan da Euskaltzaindian: Iker saileko hiztegigintza alorrean batetik, eta Jagon sailean bestetik.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Abolir la amnistía para condenar a Otegi
Euskal Herria
Barrenetxea relata que la Guardia Civil le hizo «la bolsa», la golpeó y la desnudó
Mundua
La dirección de ERC propondrá un «voto nulo político» en el referéndum del Estatut
Iritzia
Día de la Seguridad y la Salud en el Trabajo
Kultura
Hijos de balleneros vascos
Euskal Herria
La Audiencia Nacional española condena de nuevo a Arnaldo Otegi
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea