GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-04-28
Bilintxen urteurrena gogoan Donostian
·Indalezio Bizkarrondo jaio zela 175 urte bete direla-eta, hainbat ekitaldi antolatu dute

DONOSTIA

1831ko apirilaren 30ean jaio zen Bilintx Donostian, eta urteurrena ospatzeko Euskararen Udal patronatuak, Bagerak eta Irutxulo Hitza egunkariak hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Bihar Donostia Dantzan erromeria izango da Konstituzio Plazan 18.00etatik 20.00etara, eta igandean Udal Txistulari Taldeak kontzertua emango du Konstituzio Plazan 12.00etan. Bilintxen bertsoak izango dira saioaren ardatz, eta Andoni Alemanek tarteka hainbat bertso solte errezitatuko ditu. Beñat eta Unai Gaztelumendi bertsolariak eta Xabier Otaegi Txirri ere han izango dira. Ondoren Kale Nagusia eta Bilintx kaleen kantoian dagoen oroitarrira abiatuko dira eta han lore eskaintza egin eta Ohorezko kontrapasa eskainiko zaio.

Maiatzaren 4an “Bilintxen sudurrak esanahi luzea” izenburua duen hitzaldia emango dute Anjel Mari Peñagarikano bertsolariak eta Unai Elizasu gai jartzaileak, Bilintxen bertsogintza aztertuz. Maiatzaren 11n, berriz, mahaingurua egingo da. “Behin batean DonostianŠ” izenburupean eta Gotzon Egiaren gidaritzapean, Inazio Mujika eta Iñaki Egaña idazleek eta Carlos Rilova historialariak Bilintxez zein garai hartako Donostiaz hitz egingo dute. Bi ekitaldiak Liburutegi Nagusiko ekitaldi aretoan egingo dira, 19.30ean.

Azkenik, maiatzaren 20an Antzoki Zaharrean gaueko 22.00etan bertso saioa egingo da. Iazko Txapelketa Nagusiko sei bertsolari onenak izango dira oholtzan: Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Igor Elortza eta Sustrai Colina. Gai Jartzaile lanetan Unai Elizasu arituko da.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Abolir la amnistía para condenar a Otegi
Euskal Herria
Barrenetxea relata que la Guardia Civil le hizo «la bolsa», la golpeó y la desnudó
Mundua
La dirección de ERC propondrá un «voto nulo político» en el referéndum del Estatut
Iritzia
Día de la Seguridad y la Salud en el Trabajo
Kultura
Hijos de balleneros vascos
Euskal Herria
La Audiencia Nacional española condena de nuevo a Arnaldo Otegi
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea