nazioarteko Lan osasunaren eta Segurtasunaren eguna
«Administrazioak ez du gutxieneko borondaterik»
San Prudentzio jaia dela-eta, gainerako tokietan baino egun bat lehenago egin zuten atzo Gasteizen Nazioarteko Lan Osasunaren eta Segurtasunaren Eguna. ELA, ESK eta EILAS sindikatuetako ordezkariak Lakuako Gobernuaren egoitzaren aurrean bildu ziren, auzian duen jarrera «epela» salatu eta «bestelako politika» bat bultza dezala exijitzeko. Eskuduntza eta baliabide «murritzak» dituela onartu arren, «gutxieneko borondate» falta sumatzen dute. Are gehiago, «ezer egiten ez duela» leporatu zioten.
GASTEIZ
Lan istripuak direla-eta Lakuako Gobernuak duen jarrera «epela» salatu zuten atzo ELA, ESK eta EILAS sindikatuek. Eskuduntza eta baliabide «murritzak» dituela onartu bazuen ere, «gutxieneko borondate politikorik» ere ez duela eta, ondorioz, «ez duela ezer egiten» arbuiatu zuen ELAko arduradun nagusi Jose Elorrietak. Modu horretan, «egiten duena baino askoz gehiago» egin dezakeela esan zuen. Ehunka lagun inguru bildu zen atzo Ibarretxeren Gobernuak Gasteizen duen egoitzaren aurrean hark dituen «ardurak exijitzera», eta lan osasunaren eta segurtasunaren inguruan, «bestelako politika» bat bultza dezala eskatzeko. Jose Elorrieta eta ESK eta EILASeko arduradun nagusiek, Angel Abaldek eta Belen Arrondok, hurrenez hurren, hitza hartu ostean, manifestazioa egin zuten eraikinaren inguruan. Beharrezkoak suertatzen diren «administrazio neurriak» jasoko lituzkeen plan batekin eta lan istripuen inguruan «garbitasun osoz» jokatuko balu, sindikatuak pozik agertuko liratekeela aipatu zuen Elorrietak. Haatik, Lakuako Gobernuko Lan sailburu Joseba Azkarragak hortik jo beharrean, nahiago duela edukirik gabeko akordio baten hiruko argazkia lortzea esan zuen. Alegia, enpresen, sindikatuen eta Gobernuaren artekoa. Enpresaburuekin aurrez aurre izan arren, ezer ez duela exijitu salatu zuen ELAko idazkari nagusiak.
«Legea bete ez duen lehena»
Lan arriskuei aurrea hartzeko legea indarrean sartu zutenetik hamar urte pasatu direla nabarmendu zuen Belen Arrondok. Hark bai administrazioek baita enpresaburuek ere haiek saihesteko neurriak hartu behar zituztela arautzen duela gogorarazi zuen. Baina EILASeko ordezkariaren aburuz, Lakuako Gobernua da «legea betetzen ez duen lehena». Horiek hala, «faltsua eta neoliberala» den gobernuaren jarrera salatu eta lan osasunaren aldeko mobilizazioak egiten jarraitzearen alde agertu zen Arrondo. Giza eskubideen «arazoa» dela adierazi eta, beraz, ez duela atzerapen gehiagorik onartzen azaldu zuen. Izan ere, esan zuenez, «bere burua zibilizatutzat» duen gizarte batek «ezin baitu normala izango balitz bezala hartu» urtero lanera joan diren ehun pertsona baino gehiago hilik itzultzea. Heriotza horiek ekiditea «oso erraza» zela esan zuen; «oinarrizko prebentzio arauak betetzea, besterik ez». Bi zendu mota bereizi zituen Angel Abaldek. Batetik, «isilean gorde ezin direnak»; lan istripuen ondorioz gertatzen direnak, alegia. Bestetik, «legeak aitortzen ez dituen lan gaixotasunengatik anonimatuan gelditzen direnak». Horien atzetik «patronalaren diru-gosea» dagoela esan zuen. «Baliabideak bideratzeari edota sindikatuen parte-hartzeari uko eginez», hain zuzen ere. Ezegonkortasunak edota azpikontratazioak arazoa biderkatzen dutela esan zuen. «Hori da egungo errealitatea», nabarmendu zuen ESK sindikatuko ordezkari nagusiak.
Herido grave al caer y clavarse un tubo en el tórax
El trabajador J.M.T.M resultó gravemente herido en Durango al caerse y clavarse en el tórax un tubo, según informó la DYA. J.M.T.M, vecino de Zornotza de 36 años, fue trasladado al Hospital de Galdakao. En otro siniestro laboral ocurrido en Gueñes, M.A.F, de 57 años, resultó herido al caer desde una altura de 2,5 metros. La DYAinformó que el accidente se produjo a las 09.48 y que el herido, domiciliado enSodupe, fue trasladado a Basurto. -
Duina: «Prekarietateak hil egiten du»
BILBO
Duina Koordinadorak nabarmendu duenez, Egun Euskal Herrian bizi dugun egoera sozioekonomikoak munduan hedatuta dagoen eredu edo sistema neoliberala du iturburu, eta bere helburua gutxi batzuen esku geldituko den kapitalaren metaketa izanik, merkatuak sorraraz ditzakeen gastuak ahalik eta gehiena murriztea etengabeko erronka bilakatu da eredu horrek bizirik irautea bermatzeari begira. Baieztatu zuenez, prekarietateak hil egiten du. Duina Koordinadorak adierazi zuenez, gastuen murriztapen hori, nola ez, langile klasearen eskubideen murriztapenaren kontura bilatu nahi izan dute, eta prekarietatea bilatu dute hori egonkortzeko tresna nagusia. Prekarietatea, beraz, eskubideen murriztapen horren sistematizazioa izango litzateke taldearen esanetan. Egoera horren alderik lazgarriena istripuak direla esan ondoren, horiek ez direla kasualitatea zehaztu zuen. Enpresaburu eta administrazioen arduragabekeriaren ondorioa direla esan zuen Duina Koordinadorak.
Precariedad y temporalidad,ejes de la denuncia de UGT
GASTEIZ La responsable de Salud Laboral de UGT-Euskadi, Pilar Collantes, denunció ayer la precariedad y la temporalidad de los contratos como las causas de los accidentes laborales en el transcurso de la concentración que reunió a 300 delegados del sindicato en Gasteiz. Llamó, además, la atención sobre la situación los trabajadores enfermos por el amianto. «Deben mejorarse los reconocimientos médicos de estas personas, que se elabore un plan para controlar el amianto instalado, así como ayudas para los afectados», añadió. UGT comenzó los actos de conmemoración de esta jornada el martes con una campaña de concienciación y sensibilización de prevención laboral, en distintas facultades de la UPV y en centros de formación profesional. EnDonostia, el responsable de Salud Laboral de CCOO de Euskadi, Jesús Uzkudun, denunció que «el ocultamiento» de las enfermedades profesionales por parte de las mutuas y su calificación de dolencias comunes «se está comiendo el presupuesto de Osakidetza» y «dañando a la salud pública». Uzkudun hizo estas declaraciones antes de participar en una manifestación bajo el lema «Más allá del accidente existen otros riesgos. Prevención ahora». Antes de la manifestación, CCOO celebró una asamblea, que contó con la participación del secretario general en Euskadi, Josu Onaindi, en la que se analizaron las diferentes enfermedades profesionales que se están detectando y que, en muchos casos, las empresas las consideran como dolencias comunes.
|