GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-04-28
Batasuna Adegiren egoitzara bertaratu da «kontuak eskatzera»

DONOSTIA

Batasunak Adegiren egoitzaren aurrean elkarretaratzea egin zuen atzo arratsaldean. Eusebio Lasa mahaikideak GARAri esandakoaren arabera, Gipuzkoako enpresaburuen elkarteari «kontuak eskatzera» joan ziren Donostia- ko Teknologia Parkera. Hain zuzen ere, enpresaburuek lan istripuetan eta lan munduan dagoen prekarietatean duten «erantzukizuna» salatzeko baliatu zuten ekimena.

Gaur Lan Osasunaren eguna dela gogorarazi eta aurten gutxienez 15 lagun hil direla lan istripuetan nabarmendu zuen Lasak. «Istripu horiek ez dira kasualitatez gertatzen. Prestakuntza falta, behin-behinekotasuna, azpikontratazioa eta beste hainbat faktore egoten dira atzean. Beraz, gaur egun dagoen lan ereduaren ondorio dira, eta horren erantzule enpresaburuak dira», esplikatu zuen.

Dena dela, lan istripuak eragiten dituen prekarietatea lan esparrutik harago dagoen arazo bat dela berretsi zuen. «Prekarietatea fenomeno estrukturala da, egungo eredu kapitalistaren ondorioa», erantsi zuen mahaikideak, eta horren aurka borrokatzeko mobilizazio soziala beharrezkoa dela esan zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Abolir la amnistía para condenar a Otegi
Euskal Herria
Barrenetxea relata que la Guardia Civil le hizo «la bolsa», la golpeó y la desnudó
Mundua
La dirección de ERC propondrá un «voto nulo político» en el referéndum del Estatut
Iritzia
Día de la Seguridad y la Salud en el Trabajo
Kultura
Hijos de balleneros vascos
Euskal Herria
La Audiencia Nacional española condena de nuevo a Arnaldo Otegi
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea