GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Jo puntua 2006-04-28
Xabier Silveira - Bertsolaria
Ataka

«Ataka, ataka da. Bere gainetik jauzi eginez igarotzea aski da, atakaren bi aldeetako txakurrek gaizkiletzat har zaitzaten». Manel Fonseca.

Jakingo dut egokitzen nere borroka moldea/(Š)/ gitarraz pasako diot herri zahar honi goldea. Iruñan, Josu Goiko gidari, Maialen, Amets eta Mendiluzerekin iragan azaroan egin genuen saio batean bakarka abestu nituen hiru bertsoen bigarrena horrela amaitzen zen. Hirugarrenak zioen, Šhemen ez da deus bukatzen hementxe hasten da festa. Erranen nuke hiru bertso haiek direla inoiz bakarka abestu ditudan ederrenak baina, jakina, ez ditut osorik orain eta hemen idatziko. Euskal Herriko bertso txapelketa kari, neroni nintzen gaia. Hainbat ametsen haurtzaro Nafarroako txapela/ nik uste, nik uste nuen, ustea beti ustela (Š), hasten zen lehenbizikoa.Txotxoloa ni!

Garesti ordaindu nuen ttikitan izan nahi nuena izatearen bidean amildu izana, bertze behin, hezur-mamizko kokakola botila bat artizartzat harturik.

Ez zen errexa izan horrein babua naizela onartu behar izatea ispilu aurrean, baina gainean zeuzkan arrastoak miazkatu ondotik, egin nuen. Babua, ba babua. Onartu, ataka gainetik jauzi eginez igaro eta aurrera, atzera bagiratu ere egin gabe; atakaz ataka. Hona ene etorkizunaren kontzeptu berria: Orain ni, ni nintzen. Eta badakit zuek, zinetena zaretela. Haurtzaroa liburu faxisten ordez trukaarazi zenigutenak, liburu haiei esbastika kiratsa hartzeaga- tik ezertarako balio ez genuela sinetsa- razi nahi zenigutenak, Letek aipatzen zuen bidexidorretik bortxaz atera eta altzairu artera kondenatu nahi gintuzuenak, euskeraren banpiroak, dirutrukeko bakezaleak... Jaso dut oparirik amestuena, armarik hiltzaileena. Esaidazue orain «zorionak Xabier».

Ez zenuten lortu gure garuna programatzea eta ttikitan izan nahi genuena izateko bidean, lehenaurreko urratsa eman dugu: Ea zein den distorsio ta wattioen zaporea/ (Š) euskeraren banpiroek mindutako ohorea/ mendekatuko nuela zin egin nuen ordea/ herri zahar honi gitarraz pasako niola goldea/ gezurra dirudi baina iritsi da tenorea. Bertso hau bukatu eta hasi zen Apirilaren 22an Atakaren lehenaurreko kontzertua Baztango balleko hiriburuko gaztetxean. Hurrengoa, lehenbizikoa, Atakaren herrian, Beran, etzi. Bi gitarra eta bi Ando, baju eta Ima bana. Batera, bakarra: Mikel Lertxundi. Eta ni, ni. Hemen da Ataka. Jauzi egiteko prest? Ataka, ttikitan izan nahi genuena izateko eskubide osoz! -


Xabier Silveira - Bertsolaria - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Abolir la amnistía para condenar a Otegi
Euskal Herria
Barrenetxea relata que la Guardia Civil le hizo «la bolsa», la golpeó y la desnudó
Mundua
La dirección de ERC propondrá un «voto nulo político» en el referéndum del Estatut
Iritzia
Día de la Seguridad y la Salud en el Trabajo
Kultura
Hijos de balleneros vascos
Euskal Herria
La Audiencia Nacional española condena de nuevo a Arnaldo Otegi
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea