GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-04-28
Maiatzaren 2an bozkatuko du immigrazio legea Parisek
Elkarte humanitarioek, bai eta elizak eta ezkerreko alderdi politikoek ere Sarkozy Barne ministroak finkatu immigrazioari buruzko lege egitasmoa gogorki salatu dute azken garaiotan. Erran horiei begira, Barne ministroak maiatzaren 2an Asanblea Nazionalean bozkatuko duten lege berria babestu nahi izan zuen atzo.

BAIONA

«Aukeraturiko» immigrazioa «arrazakeriaren aurkako ezkutua» dela adierazi zuen, atzo, Nicolas Sarkozy frantses Barne ministroak “Le monde” egunkariak egin zion elkarrizketa batean.

Ondoko maiatzaren 2an frantses parlamentariak legea bozkatzekotan daudela-eta, Sarkozyk berak bultzaturiko egitasmo hori babestu nahi izan zuen. Proiektua, izan ere, elizako agintari, elkarte humanitario eta ezkerreko alderdi politikoek gogor salatu dute. Eta adierazpen horietan, Barne ministroak aukeraturiko immigrazioa munduko demokrazia gehienetan finkatuta dagoela adierazi zuen.

«Herri horietan errazakeriaren eta eskuin muturraren indarra gure herrian baino ahulagoa da», gaineratu zuen. Lege egitasmoak, izan ere, immigrazioa Estatu frantsesaren lan merkatuari eta bere harrera ahalmenari egokitzea aurrez ikusten du. Horrez gain, etorkin orok frantsesa ikastera eta frantses legeak errespetatzera behartzen duen “integrazio kontratua” izenpetu beharko du lurraldean sartu bezain laster. Alderdi sozialistak maiatzaren 2an egingo duten bozketan aurka gogorki eginen duela jakinarazi zuen.

Bestalde, Munduko Medikuak egiturak 2006ko otsailaren 23an abian jarri zuten ministro dekretuaren aurkako izenpetze kanpaina bultzatu berri du. Departamendu guztietako prefetei helarazi dieten dekretu horren arabera, paperik gabeko etorkinak erietxe, ebakuntza bloke, toxikomania zentro edo harreraguneetan atxilotuak izan daitezke. Munduko Medikuak egiturak osasun sailean lan egiten duten profesional orori zirkular hori ez aplikatzeko eskatu dio.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Abolir la amnistía para condenar a Otegi
Euskal Herria
Barrenetxea relata que la Guardia Civil le hizo «la bolsa», la golpeó y la desnudó
Mundua
La dirección de ERC propondrá un «voto nulo político» en el referéndum del Estatut
Iritzia
Día de la Seguridad y la Salud en el Trabajo
Kultura
Hijos de balleneros vascos
Euskal Herria
La Audiencia Nacional española condena de nuevo a Arnaldo Otegi
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea