GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-04-28
«Apartheid egoera» behin betiko amaitzeko eskatu dute hautetsiek

BILBO

Udal hauteskundeak izan zirenetik hiru urte beteko dira maiatzaren 25ean. Hauteskunde horietan 200 herri plataforma legez kanpo utzi zituzten eta plataforma horiei zegozkien 500 zinegotzi kargu inguru beste alderdietako zinegotzien eskuetan daude. «Apartheid egoera» hori behin betiko amaitzeko beharra nabarmendu zuten herri plataformen ordezkariek eta, Bilbon egindako agerraldian, «ez dagozkien karguak betetzen ari diren zinegotziei» dimisioa aurkezteko eskaera egin zieten.

«Benetan eszenatoki berri batera ailegatzeko guztiok daukagu zerbait egiteko, eta zinegotzi horiek ere euren ekarpen propioa egin dezakete normalizazio prozesurako bidean:dimisioa aurkeztea, alegia», adierazi zuen Herria Aurrerako hautetsi Arantza Urkaregik. Plataforma bereko Dabi Alonso, Baga Boga Donostiako plataformako Iñigo Balda eta Iruñea Berriko Espe Iriarte hautetsiak ere agerraldian izan ziren.

Izan ere, «apartheid egoera» eteteko eta karguak itzultzeko zinegotzi horien aldetik «jarrera positiboa» dagoela ziurtatu zuen Urkaregik. «Esan behar da 500 zinegotzi horietatik 100ek dimisioa aurkeztu zutela eta, egun, ehun leku horiek hutsik daudela», agertu zuen.

Gainera, Azkoitiko herri plataformako hautetsia zinegotzia dela gogoratu zuen, legearen 482.2 artikulua aplikatu ondoren. «Lizartzan, Elorrion edota Urkabuztainen ere urratsak izan dira hautatuak ziren zinegotziei karguak itzultzeko», gogorarazi zuen Urkaregik.

Hala ere, dimisioa aurkeztu zutenen alderdien zuzendaritzek kargu horiek herri plataformen hautetsiek betetzea galarazi dutela salatu zuen. «Karguak dagozkien pertsonek eskuratzea posible da, baina, kasu horietan, EAJren eta PSEren zuzendaritzek aurrean jartzen dituzte euren interesak eta ez dute herriaren borondatea errespetatzen», esan zuen Urkaregik.

Horren aurrean, EAJ, EA eta PSE alderdien zuzendaritzei Euskal Herriko udaletxe guztietan «benetako egoera normalizatua lortzeko bidea» irekitzeko eskatu zien. «Memento honetan, prozesu berri bat irekitzen ari dela, ezin gara egon egun bat gehiago ere apartheid egoera honetan», gaineratu zuen.

Espetxe zigorrak eta isunak

«Benetan itxaropena zabaldu nahi badugu, ezin dira erabili zaharrak diren metodoak: errepresioa eta eskubide zibilen zapalketa» nabarmendu zuen Urkaregik. «Posible da une honetan eskubide zibil eta politiko guztiak udaletxe guztietan gauzatzea, eta, horretarako, apartheid egoera amaitzea ezinbesteakoa da», adierazi zuen.

Hortaz, «apartheid egoera» salatzeko duela urte eta erdi Andoaingo Udalera sartu ziren herri plataformetako zinegotzien kontrako epaiketa bertan behera uzteko eskatu zuten. Hautetsi batentzat urte beteko kartzela zigorra eta 10.000 euroko isuna eskatzen du Fiskaltzak. Auziperatutako gainontzeko 7 lagunentzat, berriz, hamar hilabeteko espetxe zigorra eta 8.000 euroko isuna eskatzen du.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Abolir la amnistía para condenar a Otegi
Euskal Herria
Barrenetxea relata que la Guardia Civil le hizo «la bolsa», la golpeó y la desnudó
Mundua
La dirección de ERC propondrá un «voto nulo político» en el referéndum del Estatut
Iritzia
Día de la Seguridad y la Salud en el Trabajo
Kultura
Hijos de balleneros vascos
Euskal Herria
La Audiencia Nacional española condena de nuevo a Arnaldo Otegi
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea