GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-04-28
UPN-PPri eta Miguel Sanzi «gezurrak esateari uzteko» eskatu die PSOEk
Miguel Sanzi eta UPN-PPri jarreraz aldatzeko eskatu zien, atzo, Iruñean, PSOEko Autonomia Politika arloko idazkari Alfonso Peralesek. Haren ustean, Nafarroako eskuinzaleek ez dute leial jokatu Gobernu espainolarekin, eta, horregatik, «gezurrak esateari uzteko» eskatu zien. «Badakite gezurretan ari direla», azaldu zuen.

IRUÑEA

UPN-PPri eta Miguel Sanzi «gezurrak esateari berehala uzteko» eskatu zien, atzo, Iruñean, PSOEko Zuzendaritza Federaleko idazkari Alfonso Peralesek.

Azkenaldian, Barañainen jazotako erasoaren ostean bereziki, bake prozesua bertan behera utzi behar dela eta Nafa- rroaren etorkizuna Gobernu espainolaren eta ETAren arteko akordioetan erabakita dagoela esaten ibili dira Nafarroako presidentea eta alderdikideak, eta haiei erantzuteko Peralesek hitz horiek esan zituen. PSNko kideei sostengua adierazteko etorri zen Iruñera Alfonso Perales.

«Egia esan, ez genuen espero Sanzek jarrera hori hartzea», nabarmendu zuen Peralesek, eta, bide batez, leialtasun instituzionala eskatu zion Nafarroako presidenteari.

Horiek hala, UPN-PPk ez dituela PSNko kideak «kikilduko» esan zuen Peralesek. «Ez gaituzte egunero zentzurik gabeko azterketa batean jarriko», adierazi zuen.

1998an ETAk iragarri zuen su-etenak iraun zuen bitartean, kale borrokako 1.500 eraso izan zirela gogorarazi zion Peralesek UPN-PPri. Horrez gain, Nafarroa ez dela «trukerako txanpona» izango berretsi zuen Peralesek, «Batasunak nahi duena esaten badu ere».

Egun bake prozesurik ez dagoela eta egiaztatze fasean daudela berretsi zuen Peralesek.

Madrilen, berriz, PSOEko Antolakuntza idazkari Jose Blancok egin zituen adierazpenak. Bertan, Nafarroaren etorkizunaren gainean egunotan piztu den eztabaida «faltsua» dela eta hauteskundeei begira dituzten interesei baino ez diela erantzuten esan zuen.

«Konstituzioak edo estatuek ezartzen duten esparrua ez da aldatuko», nabarmendu zuen Blancok, Sanzi «leialtasuna eta egiarekiko konpromisoa» eskatu aurretik.

Jordi Sevilla Herri Administrazio ministroa ere gai horren gainean aritu zen. «Nafarroan gerta daitekeena nafarrek erabakiko dute eta ez dauka zerikusirik Euskal Herriko bake prozesuarekin», azaldu zuen.



El presidente navarro continúa con sus declaraciones

IRUÑEA

El presidente del Gobierno navarro, Miguel Sanz (UPN), insistió ayer con sus manifestaciones y declaró que «las palabras de Batasuna de que Navarra es la columna vertebral para el final de la violencia demuestran que esta comunidad va a estar muy presente en este mal llamado proceso de paz».

Por ello, Sanz instó a Zapatero a que «responda contundentemente a Batasuna diciendo que ni ahora ni después del 2007, sean cuales sean los resultados, el PSOE estará dispuesto a crear una institución común entre la CAV y Navarra. Así se acabaría la inquietud que pueden tener los navarros».

Además, Sanz mostró su malestar por que Zapatero no le ha convocado para una reunión en La Moncloa. «No he recibido ninguna llamada. Sólo tiene que levantar el teléfono y llamarme», añadió.

El PP, contra la Transitoria

Desde Madrid, el dirigente del PPGabriel Elorriaga se sumó a los argumentos de Sanz y reclamó la derogación de la Disposición Transitoria Cuarta de la Constitución española, «porque es lo más prudente, puesto que después de 30 años ninguna mayoría parlamentaria elegida por los navarros ha querido hacer uso de ella».

«Este debate sólo lo han planteado partidos nacionalistas o terroristas», añadió.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Abolir la amnistía para condenar a Otegi
Euskal Herria
Barrenetxea relata que la Guardia Civil le hizo «la bolsa», la golpeó y la desnudó
Mundua
La dirección de ERC propondrá un «voto nulo político» en el referéndum del Estatut
Iritzia
Día de la Seguridad y la Salud en el Trabajo
Kultura
Hijos de balleneros vascos
Euskal Herria
La Audiencia Nacional española condena de nuevo a Arnaldo Otegi
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea