GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-04-28
Salamancako agiriak eskatu ditu Gasteizko Ganberak
·EAJk, EAk, EBk, PSEk eta Aralarrek egin zuten eskaeraren alde, eta Ezker Abertzalea abstenitu egin zen

GASTEIZ

Bilbon eraikiko den Euskal Artxibo Nazionalera Salamancako Artxiboan dauden euskal dokumentuak eramateko eskatu zion atzo Gasteizko Legebiltzarrak Gobernu espainolari. EAJ, EA eta EB alderdiek aurkeztu zuten ez legezko proposamena eta, akordioa lortu ostean, PSEk eta Aralarrek ere horren alde egin zuten. PPk kontra bozkatu zuen eta Ezker Abertzalea abstenitu egin zen.

Onartutako testuan Salamancako dokumentuen lekualdatzea «ahalik eta azkarren» egiteko eskatzen da, betiere le- gealdi honen barruan. Izan ere, Lakuako Exekutiboari urte beteren buruan Euskal Artxibo Nazionala eraikitzeko proiektua aurkezteko ere eskatu zioten atzo onartutako ez legezko proposamenean.

Bertan, herrietan konfiskatutako dokumentazioa ere bueltatzeko eskatu du Legebiltzarrak. Bide batez, alderdi politikoei, sindikatuei, enpresei, elkarte sozial eta kulturalei eta norbanakoei zuzendu zitzaien «euren dokumentazio historikoa edo horren kopia bat» eraikiko den artxibora eramateko eskatuz.

EAJko Leire Corralesek zilegitzat hartu zuen eskaera, eta hauxe adierazi zuen:«Dokumentu horiek bakarrik euren jaioterrian dute zentzua». Antonio Rivera PSEko legebiltzar-kideak, berriz, paperak bueltatu ahal izateko artxiboak erai- kita egon behar duela nabarmendu zuen. Era berean, EAko kide Onintza Lasak adierazi zuenez, legezko proposamena «gure historia gure herrian» egoteko eskaera da.

Kontxi Bilbao EBko legebiltzarkidearen ustez, berriz, Salamancako dokumentuak bueltatzea «herri baten memoria errekuperatzeko lehenengo urratsa» da. Aralarreko Aintzane Ezenarrok «justizia ekintza» dela ziurtatu zuen.

Ezker Abertzaleko Nekane Erauskinek, aldiz, gogorarazi zuen aipatu agiriak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa besterik ez dituela bere baitan hartzen.

PPko Fernando Maurak ezeztatu egin zuen dokumentuak «gudako botina» direnik.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Abolir la amnistía para condenar a Otegi
Euskal Herria
Barrenetxea relata que la Guardia Civil le hizo «la bolsa», la golpeó y la desnudó
Mundua
La dirección de ERC propondrá un «voto nulo político» en el referéndum del Estatut
Iritzia
Día de la Seguridad y la Salud en el Trabajo
Kultura
Hijos de balleneros vascos
Euskal Herria
La Audiencia Nacional española condena de nuevo a Arnaldo Otegi
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea