GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Jo puntua 2006--05-08
Ixabel Etxeberria - Irakaslea
Urtzea

Azken egun hauek gertakariz aski aberats gertatu dira. Izan ere, CPEren aurkako mobilizazioen ondotik, non Villepinen elkarrizketarako gaitasunak frogatu dizkigun, horra berriz gure lehen ministroa ekaitz bortitz baten erdian.

Ez da, noski, egoera arraroa frantses politikagintzan, politikarien jukutriak erregularki agertzen baitira prentsaren lehen orrietan. Baina, aldi honetan, nahiz eta huts politiko ohargarriak egin, Chiracen sostenguak mugarik gabekoa dirudielarik, Villepinek joko zikinen beste orrialde bat bete nahi duelako susmoa hedatzen ari da. Prentsaren aitzinean aingeru aurpegia erakusten jakin du, eta ministro kideek jasaten duten inplikazioan ez duela deus ikustekorik esan du. Baina, Gobernuko kideen arteko konfiantza pikutara joana da. MAM ikusi dugu telebistan haserrea agertzen,«Frantziaz duen kontzepzioa, Frantziaren tokia munduan, defendatzen dituen ideiak» maltzurkeria guzti horien gainetik omen dira. Politikari garbiaren itxura saldu digu. Denbora berean, ez du ukatu nahi izan lehendakaritzarako hautagai izateko prestatzen ari zenez.

Guzti horrek, alde batetik, UMPren barne giro «goxoaren» ideia bat ematen digu, eta, bestaldetik, politikariek ez dituztela herritarren kezkak kontuan hartzen agerian gelditzen da. Orain, Villepinen Gobernuaren buru gisa bizi iraupena neurtzea gelditzen zaigu. Kanporatzeko zaila oraingoz!

Euskara gora, euskara behera. Miren Azkarate ikastolen aldizkarian eskaini duen elkarrizketan pozten da Ipar Euskal Herrian euskararen alde aritzeko erakunde ofizialak sortu baitira. Arrazoi du, gero eta erakunde ofizial gehiago sortzen baitituzte. Geroxeago aski ezezkor agertzen da Ipar Euskal Herriak euskararen geroarentzat. Arras ongi da egoera horien goraipatzea, baina zuzena da errealista izatea. Aste honetan berean Akitaniak interes berezi bat erakutsi du ahuldu diren euskara eta okzitanieragatik. Badirudi euskara desagertzearen inguruko kezka hedatzen ari dela. Baina, berreskuratzea hortik etorriko al da? Ohartzeaz kezkatu ez diren bezala, berrindartzea ez dute haien gain hartuko! Akitaniak ez du euskararen ofizialtasuna aldarrikatzen, CERSen bitartez egin duen azterketan benetako berreskuratzea ez baita gaia, gaia da turismorako gutieneko identitate bat gordetzea.

Baina, aldarrikapenen urtze hori guganaino heldu da. Batera plataforma sortu zelarik, lau aldarrikapen aitzinatzen ziren, ofizialtasuna barne. Batera-ri ematen zaion bultzada berrian departamenduaren alde ariko gara. Gure eskakizunak gero eta gehiago murriztuz, gehiengo zabalago bat hunkitzeko asmoz, Frantses estatuaren gurekiko interes eza frogatzeko asmoz, gure nortasuna galtzen dugu. -


Ixabel Etxeberria - Irakaslea - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
La Guardia Civil aumenta el control pese al oficio filtrado en Gipuzkoa
Kirolak
Cuarenta años seguidos en Primera
Kirolak
Se acaba la pesadilla y el Athletic seguirá un año más en Primera
Kirolak
El Alavés recula hasta el abismo
Kirolak
De la gloria a la duda en 25 minutos
Mundua
Otra jornada sangrienta suma setenta muertos más en Irak
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea