GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006--05-08
Hogei urteko ibilbidearekin, pozik Ikas-bikoak
·Ehunka lagun izan ziren Donibane Lohizunen elkartearen urteroko jaian

Hogei urteotan izandako ibilbidea gogoratuz, etorkizuneko erronkari egin zioten so atzo Ikas-bi elkarteko ordezkariek Donibane Lohizunen izandako ekitaldian. Euskararen Erakunde Publikoaren jardunean jarri zuten esperantza ikasle elebidunen gurasoen elkartearen izenean hitz egin zutenek.

DONIBANE LOHIZUNE

Elkartearen 20. urteurrena ospatu zuen atzo, Donibane Lohizunen, Ikas-bik. Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako hezkuntza publikoko ikasle elebidunen gurasoen urteroko festan ehunka lagun izan ziren, Ducontenia parkean.

Jende gehientsuena agertoki nagusian hasierako dantza saioa ikusten ari zen bitartean, bertaratutako hautetsiek, erakundeen ordezkariek eta eskola publikoaren gurasoen ordezkariek harrera ekitaldia egin zuten, 12.30ean, ondoko gune batean. Besteren artean, Pierre Andre Durand Baionako suprefeta, Daniel Poulou diputatua, Peyuco Duhart Donibane Lohizuneko auzapeza, Guy Poulou Ziburuko auzapeza, Jean-Pierre Destrade kontseilari nagusia eta Max Brisson Euskararen Erakunde Publikoaren arduraduna izan ziren bertan, baita Bizkaiko Aldundiko ordezkari bat ere.

Donibane Lohizuneko auzapezaren agurraren ondotik, Ikas-biko bi ordezkarik (Mixel Esteban eta Thierry Delobel) hitz egin zuten. Ekitaldi ofizialean elkartutakoen artean, Ana Eizagirre Euskal Herriko gurasoen konfederazioaren koordinatzailea ere izan zen.

Laikoa eta herrikoia

Mixel Estebanek hezkuntza publikoaren lehen mailan «itxaropentsu» izateko lorpenak eskuratu direla esan zuen. Bigarren mailan, ordea, hutsunea nabarmena dela aitortu zuen, eta Biarritz, Angelu eta Baionako lizeoetan ez dela euskarazko klaserik nabarmendu. Datorren urteetako, Euskararen Erakunde Publikoaren sorrera onerako izango dela uste du Estebanek. Aldarrikapenari ere eutsi zion, eta, euskararen mesedetan, Estatu frantseseko Konstituzioaren 2. artikulua aldatu behar dela esan zuen.

«Militantismoa» baztertu behar ez bada ere, «kalitateari» erreparatu behar diotela gaineratu zuen. Eskola publikoaren alde hautua egin zuen, eta horren dohainak goraipatu zituen: «Laikoa, doakoa eta herrikoia». Bide horri segitzeko konpromisoa berretsi zuen.

Thierry Delobel Ikas-biko lehendakariak hartu zuen hitza jarraian. Bertaratutako hautetsi eta erakundeetako ordezkariei ongietorria egiteaz gainera, hogei urteotako ibilbideari gainbegirada egin zion, izandako mobilizazioak ahaztu gabe. Izan ere, euskaraz irakasteko ekimenek askotan egin dute topo «Hezkuntza Nazionala»ren jarrera hertsiarekin.

Euskararen Erakunde Publikoaren izenean, Max Brissonek esan zuen aurrerantzean gatazkarik gabe egin ahalko dela aurrera. Erakundearen egitasmoez ere hitz egin zuen. 2006tik 2010era hizkuntza politika zehazten ari direla esan zuen.

Besteren artean, suprefetak ere hitza hartu zuen, Estatu frantsesaren legearen onurak goraipatzeko eta «Frantziako hizkuntzen» alde egiten duela esateko.



Arratsaldera arte eguraldiak eutsi zion
I. A.
DONIBANE LOHIZUNE

Arratsaldeko 16.00etan zaparradak hasi zirenera arte, eguraldiak eutsi zien Ducontenia parkean elkartutako lagunei.

Eguerdian hasi zen jaia, Donostiako Zuhastikoen dantzekin. Ondoren, Ducontoniako agertoki handian, Donapaleu, Sara, Donibane-Lohizu- ne, Baiona, Senpere, Bidarrai, Hiriburu, Luhuso, Hendaia, Biarritz eta Larresoroko ikasleak dantzan egitea edo kantatzea zegoen aurrez ikusirik. Eguraldiak, ordea, ez zuen egitaraua erabat betetzen utzi.

Familia giroko festan, haurrak airez puztutako gazteluetan eta eskulanak egiteko mahaietan hasi ziren jolasean bertara iritsi bezain pronto, gurasoek bazkaltzeko lekua hartzen zuten bitartean Donibane Lohizuneko parke ederraren txokoetan. Lehen mokadua bertan egindako taloekin egin zuten.

Jende asko mugaz beste aldetik heldu zen festara, egunpasa; izan ere, bi aldeetako gurasoen elkarteen arteko harremana estua da.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
La Guardia Civil aumenta el control pese al oficio filtrado en Gipuzkoa
Kirolak
Cuarenta años seguidos en Primera
Kirolak
Se acaba la pesadilla y el Athletic seguirá un año más en Primera
Kirolak
El Alavés recula hasta el abismo
Kirolak
De la gloria a la duda en 25 minutos
Mundua
Otra jornada sangrienta suma setenta muertos más en Irak
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea