GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006--05-08
«Maiatza eszenan» jaialdiak Zuberoako antzerkigileak omenduko ditu
·Ostegunean emango diote hasiera laugarren edizioari Mauleko Hiri Garaia plazan

MAULE

‘‘Maiatza eszenan’’ jaialdiaren aurtengo edizioak omenaldia egin nahi die beren lana landa inguruan, eta, bereziki, Zuberoan aurrera ateratzen duten artistei, ikusgarriak egiteko etengabe bataiatzen diren antzer- kigileei, hain zuzen ere.

Aurreko edizioetan bezala, jaialdia kulturaren tokiaz eta horrek gizartean hartu behar dituen engaiamenduez kezkatu da. Horregatik, paperik gabe bizi diren etorkinen bizipenak ‘‘En regard de Sangatte’’ liburuan bildu dituen Denis Lecat gonbidatu dute Maulera.

Antzerki jaialdi horretako antolatzaileek nabarmendu nahi izan dute jaialdia oraindik gaztea bada ere, bere ibilbide motzean urteko hitzordu kultural garrantzitsuenetarikoa dela.

Ostegunean arratsaldeko zazpietan emango diote hasiera jaialdiari Hiri Garaia plazan. Bederatzietan Parisko Chiche Capon konpainiak kaleko antzerkiaren barnean kokatzen den ‘‘Le saut de la mort’’ komedia antzeztuko du. Hurrengo egunean konpainia berak San Frantzisko eskolan kabareta eskainiko die ikasleei eta hara hurbildutako antzerkizaleei.

Ostiral arratsean Kioskoan aperitibo musikatua izango da Xibero txarangarekin eta Tokiako kideek pailazokeria batzuk egingo dituzte. Azkenik, Dut-ek jokoak egingo ditu. Bederatzietan Maule Baïtha gelan Jean François Balerdiren «one man show»a izango da.

Larunbatean Ribouillot anaiek aperitiboa animatuko dute eta, bukatzeko, Markeline konpainiak ‘‘Carbon Club’’ kale antzerkia egingo du.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
La Guardia Civil aumenta el control pese al oficio filtrado en Gipuzkoa
Kirolak
Cuarenta años seguidos en Primera
Kirolak
Se acaba la pesadilla y el Athletic seguirá un año más en Primera
Kirolak
El Alavés recula hasta el abismo
Kirolak
De la gloria a la duda en 25 minutos
Mundua
Otra jornada sangrienta suma setenta muertos más en Irak
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea