GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006--05-08
Lopez: «Bakearen aitzakian ez da salerosketarik egongo»
Patxi Lopez irmo agertu zen atzo Euskal Herriko egoeraren gainean, eta argi utzi nahi izan zuen bakea zer den: «Guztion askatasuna da, eta ez gutxi batzuen burujabetza, lurraldetasuna». Eta ordezkari abertzale zenbaiten aurka gogor egin zuen; hain justu, ELAko Jose Elorrietari «gorrotoaren mesias» deitu zion.

DONOSTIA

PSEko idazkari nagusia alderdiko gazteekin izan zen Donostian, JSE-Egaz-ek asteburuan egin Konferentzia Politikoaren amaiera ekitaldian, eta Euskal Herriko egoeraren konponbidea «demokrazia» dela bota zuen: «Ez da inoren proiektuaren inposizioa; eta are gutxiago kontsentsurik gabeko proiektu horiek nortasun-obsesioen adierazle direnean eta herritarren eskubide eta askatasunekin zerikusirik ez dutenean».

«Bakea guztion askatasuna eta berdintasuna da, eta ez gutxi batzuen autodeterminazioa, burujabetza, lurraldetasuna», nabarmendu zuen Patxi Lopezek, eta honakoa gaineratu: «Bakea ez da ETAren oparia, erakunde terroristak herri honi inposatu nahi zion proiektu totalitarioaren gainean demokraziak, erakunde demokratikoek eta herritarrek lortutako garaipena baino. Bakearen aitzakian ez da inongo salerosketa politikorik egongo. Konstituzioa, Estatutua, gure erakundeak eta demokrazia ez dira enkantean sartuko. Ulertarazi behar dugu bakeak ez duela prezio politikorik eta inork ez duela aterako probetxurik beragandik».

Horrela erantzun zien zenbait ordezkari abertzaleri, baina, batik bat, ELAko idazkari nagusi Jose Elorrieta hartu zuen jo-puntuan. Azken horrek ordu batzuk lehenago esan zuen aber- tzaleentzat «hondamendi politikoa» litzatekeela Zapaterok «ibilbide orria» finkatzea. Lopezen aburuz, ELAko buruak «ez du herri hau ulertzen» eta «berea bezalako totalitarismoek ez dute lekurik bakearen bidean»; are gehiago, «gorrotoaren mesias» deitu zion.

JSE-Egaz-ek, berriz, ebazpen politikoa onartu zuen. Bertan, besteren artean, bake prozesuak ez duela «prezio politikorik» esaten da, «kontsentsuak handitzeko alderdien arteko foro bat osatzeko beharra» nabarmentzen eta preso politikoen egoera «malgutzeko neurriak hartzearen» alde azaltzen «bakearen lorpena laguntzearren».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
La Guardia Civil aumenta el control pese al oficio filtrado en Gipuzkoa
Kirolak
Cuarenta años seguidos en Primera
Kirolak
Se acaba la pesadilla y el Athletic seguirá un año más en Primera
Kirolak
El Alavés recula hasta el abismo
Kirolak
De la gloria a la duda en 25 minutos
Mundua
Otra jornada sangrienta suma setenta muertos más en Irak
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea