GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006--05-08
Europako Alderdi Demokrata, alderdiek hitz egitearen alde

PRAGA

Euskal Herriko bakearen gaineko ebazpena onartu zuen atzo Europako Alderdi Demokratako Kontseilu Politikoak, Pragan bildurik. Joan zen azaroaz geroztik (orduan bildu zen azken aldiz alderdi horretako Kontseilua, Lituanian) Euskal Herrian gertaturikoak aztertu zituen lehenik. Hain justu, Alderdi Demokratako lehendakariorde eta EAJko presidente Josu Jon Imaz ardu-ratu zen azken hilabeteotan jazotakoaren berri emateaz, batik bat ETAk su-eten iraunkorra iragarri zuenetik gertatutakoaren berri.

Horren ostean, oharra kaleratu zuen Kontseilu Politikoak, «euskal gizartearen baitan erabat nagusitu den itxaropenarekin» bat eginez. «Gurari sendoa dut bakea egia bilaka dadin, benetan prozesua atzeraezina izan dadin eta Euskadik Europan geratzen den bortizkeria eta terrorismoaren azken gordelekurik bakarrenetakoa izateari utz diezaion», gaineratu zuen.

«Europako Alderdi Demokratak bere egiten du 2005-eko maiatzean Diputatuen Kongresuak onartutako ebazpena eta dei egiten die euskal indar politiko guztiei, bortizkeriaren amaiera be-hin betiko segurtatu eta gero, alderdien arteko elkarrizketa politikoan murgil daitezen, denen artean bizikidetza, normalizazio politiko zein demokratikoa eta euskal gizartea osatzen duten sentsibilitate guztien arteko akordioa lor dezaten».

Imazek, Euskal Herrira itzulitakoan, poza agertu zuen ebazpen horrengatik: «Beste bultzada bat ematen baitio denon artean egin beharreko ahaleginari».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
La Guardia Civil aumenta el control pese al oficio filtrado en Gipuzkoa
Kirolak
Cuarenta años seguidos en Primera
Kirolak
Se acaba la pesadilla y el Athletic seguirá un año más en Primera
Kirolak
El Alavés recula hasta el abismo
Kirolak
De la gloria a la duda en 25 minutos
Mundua
Otra jornada sangrienta suma setenta muertos más en Irak
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea