GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > FUTBOL 2006--05-08
- CFA
Genetsek gehiago merezi izan zuen Tolosaren zelaian

TOLOSA B 0
GENETS 0

Genets: Gruel, Dors, Lafitte (Cochet), Salaberri, Dubroca, Ricaud, Coutant, Jupiter, Trentin, Lalane eta Barsacq (Tachoires). Epailea: Preingel. Gorabeherak: 5.000 ikusle neurketa zuzenean jarraitzen.

ANGELU

Genetsek berdinean amaitu zuen Tolosako bigarren taldearekin, eta jaitsierako postuetan jarraituko du. Herenegun arratsaldean, ordea, gehiago merezi izan zuten lapurtarrek, irabazteko adina aukera egin baitzituzten, baina ez zuten garaipenik lortu, eta jaitsierako postuetan jarraitu beharko dute oraindik.

Lehen Mailako Tolosa eta Monakoren arteko partidaren aurretik jokatu zuten, 5.000 ikusleren aurrean, baina hori-berdeak ez ziren kikildu, eta zelaian nagusi izan ziren. Etxekoek ere erakutsi nahi zuten duten maila, eta aukerak izan zituzten, baina Gruel atezainak ongi ezabatu zituen etxekoen erasoak. Partida erabat aldatu zezaken jokaldia neurketa amaitzeko zazpi minutu falta zirenean heldu zen. Ricaudek legezko gola lortu zuen angeluarrentzat, baina epaileak baliorik gabe utzi zuen ustezko jokoz kanpo bategatik, nahiz eta berak bakarrik ikusi zuen. Bi minutu aurretik, Barsacqek falta baten jaurtiketa zutoinean jo zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
La Guardia Civil aumenta el control pese al oficio filtrado en Gipuzkoa
Kirolak
Cuarenta años seguidos en Primera
Kirolak
Se acaba la pesadilla y el Athletic seguirá un año más en Primera
Kirolak
El Alavés recula hasta el abismo
Kirolak
De la gloria a la duda en 25 minutos
Mundua
Otra jornada sangrienta suma setenta muertos más en Irak
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea