GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > CICLISMO 2006--05-08
- Amateur
Cafe Baquek ikuskizuna eskaini zuen Urrakin
·Gutierrezek garaipena lortu zuen eta Murgoitio bigarren heldu zen

AZPEITIA

Cafe Baque taldearen nagusitasuna nabarmena izan zen atzo Urrakiko Igoeran (Euskaldun Txapelketa). Francisco Gutierrezek berriro erakustaldia eman zuen, eta garaipena poltsikoratu zuen Egoitz Murgoitio taldekidearen eta Ismael Estebanen (Alfus-Tedes) aurretik.

Sekulako astea egin dute Zengotitabengoa eta Gorospe zuzendarien mutilek: Guti Legazpin gailendu zen astelehenean, eta herenegun Salasek eta Perezek Berriatuan eta Gironan irabazi zuten. Hortaz, lau garaipen zazpi egunetan; guztira, sei ditu taldeak.

Bi aldiz igo behar zuten Urraki txirrindulariek lasterketaren 37 kilometro betetzeko. Baquek ez zuen oztoporik nahi, eta horregatik aurreneko igoeran saiatu ziren multzoa apurtzen. Egia esan, lortu zuten erabat.

Lehendabiziko aldapan, Murgoitio atera zen tropeletik, baina ez zuen alderik lortu; Gutierrezek bai, ordea. Itzel aritu zen Zaldibarkoa eta gainetik 1.30 zuen. Atzetik, seikote bat osatu zen: Murgoitio eta Salas (Baque), Esteban (Alfus), Aperribai (Bidelan), De Miguel (Bruesa)eta Herrera (Lizarte).

Gutiri ez zion garaipenak ihes egin, eta Murgoitio izan zuen alboan podiumean, Legazpin bezalaxe.

Coruñako Itzulian Cubako Luis Romerok (Hierros Aguera) irabazi zuen; Odriozola (Bidelan) lehen euskalduna izan zen, seigarren sailkatu zen, Barrientos (Caja Rural) zortzigarrena izan zen eta Juez (Bidelan) hamargarrena. Azken etapa Magallanesek (Froiz) eskuratu zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
La Guardia Civil aumenta el control pese al oficio filtrado en Gipuzkoa
Kirolak
Cuarenta años seguidos en Primera
Kirolak
Se acaba la pesadilla y el Athletic seguirá un año más en Primera
Kirolak
El Alavés recula hasta el abismo
Kirolak
De la gloria a la duda en 25 minutos
Mundua
Otra jornada sangrienta suma setenta muertos más en Irak
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea