- Nesken Kopa
Irabazi arren, Getxo finaletik at geratu da
GETXO 12 POZUELO 10
Getxo: Rincon, Fernendez de Arroyabe, Ruiz (Sonia), De la Llama, Rueda, Estanyol I, Elorriaga, Alegria, Rodriguez, De la Cal, Estanyol II, Boiegi, Martinez, Mentxaka (Ainara) eta Mendiguren. Markagailua: Getxo: Bi entsegu: Fdez de Arroyabe (37.m) eta Rueda (79.m).Boiegik transformazio bat (37.m). Pozuelo: Bi entsegu (25.eta 70.m) Gorabeherak: 250 ikusle Faduran.
GETXO
Getxoko neskek ezin izango du te Kopako finala jokatu, nahiz eta atzo Pozuelo mendean hartu zuten. Hamalau puntuko errenta zekarten madrildarrek, eta horri eusteko gai izan ziren.Partida ona ez zen izan, baina hori ezinezkoa zen, zelaia erabat lokaztuta baitzegoen, eta baloia eskura jokatzea ezinezkoa zen. Beraz, aurrean egin zuten lanik gehien bi taldeek. Madrildarrak aurreratu ziren entsegu bati esker, baina atsedenerako hiru minutu falta zirenean, Fernadez de Arroyabek lortu zuen bizkaitarren entsegua, eta Boiegik transformatu egin zuen. 7-5 Getxo aurretik zela joan ziren bi taldeak atseden hartzera. Bigarren zatian gauzak ez ziren gehiegi aldatu, miraririk egitea ezinezkoa baitzen zelaiaren egoera ikusita. Kanpotarrek bigarren entsegua egin zuten partida amaitzeko hamar minutu falta zirela, eta berriro ere aurretik jarri ziren. Etxekoek horri buelta emateko gogoarekin jarraitu zuten, gutxienez irabazi egin nahi zuten, eta azkenean merezitako saria jaso zuten, azkeneko minutuan Ruedak euskaldunen entsegua egin eta garaipena Getxon utzi baitzuen. Orain denboraldia amaitu da, eta Getxok ez du finala jokatuko, baina atzokoan itxura ona emanda agurtu zuten aurtengo urtea.
|