GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006--05-08
- Urrezko-harrijasotzea
Gipuzkoarrak nagusi izan dira

DONOSTIA

Izeta IIa-Landarbide eta Izeta III.a-Goenatxo izan ziren atzoko bi saioetako onenak. Lehenengoak Urduñan nagusitu ziren, eta bigarren bikoa, berriz, Idiazabalen nagusitu zen.

Bizkaian, Barinaga-Ostolatza Izeta II.a eta Landarbide atera ziren garaile Barinaga eta Ostolatzaren aurka. 100 kiloko zilindroari Izeta II.ak 37 jasoaldi eman zizkion, eta 33 Barinagak. 200 kiloko errektangularrari lau jasoaldi eman zizkion Landarbidek, eta bi gehiago Ostolatzak. Gero, txanda librean, Aiako bikoak 26 jasoaldi eman zizkion 113 kiloko kubikoari, eta 24 Barinagak eta Ostolatzak. Azkenik, 100 kiloko bolarekin aritu ziren, eta berriro ere txanda librean aritu ziren bi bikoak. Oraingoan, Barinaga eta Ostolatza nagusitu ziren, 32 jasoaldi eman baitzizkien, eta Izeta-Landarbidek 30.

Izeta-Landarbide izan ziren garaile. Denetara, 97 jasoaldi eman zizkien lau harriei, 10.438 kilo bizkarrean berdinduta. Barinagak eta Ostolatzak 95 jasoaldi lortu zituzten, 10.412 kilo jaso zituzten bizkarrera.

Izeta III.ak eta Goenatxok mendean hartu zituzten Perurena eta Saralegi Idiazabalen jokatutako neurketan. 100 kiloko zilindroari 34 jasoaldi eman zizkion Izeta III.ak, eta bi gutxiago Perurenak. 200eko errektangularrari 7 jasoaldi eman zizkion Goenatxok, eta bat gutxiago Saralegik. Txanda librean 113ko kubikoarekin, biko gipuzkoarrak 24 jasoaldi eman zizkion eta nafarrak 21. 100 kiloko bolarekin Perurena eta Saralegi nagusitu ziren. 32 aldiz berdindu zuten, eta gipuzkoarrek 30. Amaieran, Izeta III.a-Goenatxok 95 jasoaldi eman zituzten, 10.512 kilo. Nafarrek 91 jaso zituzten, guztira 9.700 kilo eraman zituzten bizkarrera.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
La Guardia Civil aumenta el control pese al oficio filtrado en Gipuzkoa
Kirolak
Cuarenta años seguidos en Primera
Kirolak
Se acaba la pesadilla y el Athletic seguirá un año más en Primera
Kirolak
El Alavés recula hasta el abismo
Kirolak
De la gloria a la duda en 25 minutos
Mundua
Otra jornada sangrienta suma setenta muertos más en Irak
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea