GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006--05-08
-Urrezko Aizkora -
Olasagastik eta Arrospidek finalerdietan izateko urrats garrantzitsua egin dute
·Galdu arren, Mindegiak eta Txapartegik ere badituzte aurrera egiteko aukerak

DONOSTIA

Olasagastik eta Arrospidek irabazi zituzten atzo Idiazabalen eta Urduñan jokatu ziren saioak, eta Igeldokoak eta Leaburukoak finalerdietan sartzeko urratsa egin zuten.

Goizean, Urduñan, Anjel Arrospidek urrats handia egin zuen finalerdietan izateko. Jardunaldi bat falta zaio, eta hura Larretxeari irabazten badio, finalaren atarikoan izango da.

Atzo Mindegia baino gehiago izan zen. Kana-erdikoa zutik moztuz hasi ziren lanean, etaLeaburukoak lehen garaipena lortu zuen. 2.02 izan zen bere denbora, eta hamahiru segundo gehiago behar izan zituen Ezkurrakoak.

Ondoren, 45 ontzakoarekin zeinek kolpe gutxiagotan moztu neurtu ziren, eta biek 41 kolpetan bota zuten enborra. Ondoren, erlojuz kontra aritu ziren, eta berriro ere 45 ontzakoa zuten aurrez aurre. Oraingoan Mindegia izan zen nagusi. 46 segundotan erdibitu zuen enborra, eta hiru segundo gehiago behar izan zituen Leaburukoak. Gero, 60 ontzakoa zeinek azkarrago moztu aritu ziren. Oraingoan Leaburukoa nagusi izan zen, 2 minutu eta 35 segundotan ebaki zuen enborra, eta Ezkurrakoak 14 segundo gehiago behar izan zituen. Azkeneko lana, bi 45 ontzako, bi kana-erdiko eta bi 60 ontzako moztea zen, eta berriro ere Arrospide nagusitu zen. 14.06 izan zen bere denbora, eta 14.56 Mindegiarena. Lan guztiak batuta, 19.20 izan zen Arrospideren denbora, eta 20.31 Mindegiarena.

Arratsaldean, Olasagastik Txapartegi menderatu zuen, eta finalerdietarako lehen urratsa egin zuen, zaila izango baita Aizarnakoak Nazabali irabaztea. Kana-erdikoa zutik moztuz hasi ziren, eta Igeldokoak bi minutu eta sei segundotan bota zuen enborra. Aizarnakoak minutu erdi bat gehiago behar izan zuen. Gero, zeinek kolpe gutxiagotan 45 ontzakoa moztu aritu ziren, eta hor Txapartegik irabazi zuen. 44 kolpetan erdibitu zuen enborra, eta bost gehiago behar izan zituen Igeldoko aizkolariak. Hirugarrengo proban, berriro ere 45 ontzakoa zuten aurrez aurre, baina oraingoan erlojuz kontra aritu ziren, eta biek batera amaitu zuten, biek 32 segundotan amaitu baitzuten beren lana. Hurrengo ekinaldian, 60 ontzakoa zeinek azkarrago moztu aritu ziren, eta berriro ere Olasagasti nagusitu zen. 1.56 izan zen bere denbora, eta 2.20 Aizarnakoarena. Azkenik saio luzea etorri zen, eta hor bi 45 ontzako, bi kana-erdiko eta bi 60 ontzako moztu behar izan zituzten, eta Joxemari Olasagastik 14 minutu eta 51 segundotan burutu zituen lanak, eta Luix Txapartegik 15 minutu eta 20 segundotan. Lan guztiak batuta, 18.44 izan zen Olsagastiren denbora, eta 21.34 Txapartegirena.

Gazteetan, Amillano lehiaketatik at geratu zen, atzo galdu egin baitzuen Joseba Otaegirekin. Zizurkildarrak ekinaldiko saio guztiak bereganatu zituen, eta finalerdietan sartu da. 12.17 izan zen bere denbora, eta 15.34 izan zen Amillanoren azkeneko denbora.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
La Guardia Civil aumenta el control pese al oficio filtrado en Gipuzkoa
Kirolak
Cuarenta años seguidos en Primera
Kirolak
Se acaba la pesadilla y el Athletic seguirá un año más en Primera
Kirolak
El Alavés recula hasta el abismo
Kirolak
De la gloria a la duda en 25 minutos
Mundua
Otra jornada sangrienta suma setenta muertos más en Irak
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea