- Arrauna
Orio eta Bermeo laugarren jardunaldian ere nagusi izan dira
DONOSTIA Oriok eta Bermeok asteburuko bigarren garaipena
lortu zuten igande goizez jokatutako Gipuzkoako zein Bizkaiko Trainerilla Ligako
laugarren jardunaldian. Oriotarrak 6 segundoko aldearekin nagusitu ziren
Hondarribian jokatutako proban etxeko ontziaren aurretik eta bezperan lortutako
lehen postua errepikatuta. Hirugarren postuan Zarautz B sartu zen 12 segundora.
Bermeotarrek, berriz, beste garaipen argi bat lortu zuten Areetan Bateratzeri 18
segundo sartuta. Hirugarren postua Santurtzik eskuratu zuen 30 segundoko
atzerapenarekin.
|