GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006--05-08
- Berezkoak (Amikuzeko Torneoko finala)
Sorhuetek eta Etxetok lortu dute txapela

DONOSTIA

Sorhuetek eta Etxetok lortu zuten Amikuzeko Torneoko txapela. Beraz, oraingoan Paxkal Ezkurrak ezin izan du txapelik jantzi. Urruñako atzelaria azkenaldi honetan garaipenak pilatuz ari zen, baina atzo aurrez aurre izan zuen bikoa hobea izan zen, eta merezita jantzi zuten txapela.

Hastapenetik hartu zuen aurre gero txapela jantziko zuen bikoak. Jokoa atzean egin zen, eta hor Etxetok mendean izan zuen Paxkal Ezkurra, eta aurrean Sorhuietek ez zuen barkatzen. Alderik handiena hamar kintzetakoa izan zuten, 15-25.

Orduan, Ibarrola ere atzera joaten hasi zen, Paxkali laguntzera, Urruñakoak ez baitzuen bere egunik onena, eta markagailuan hurbiltzen hasi ziren. Apurka-apurka, gero eta gertuago ziren bi bikoak, eta asko Ezkurra gaztearen beste txapel bat izango zela pentsatzen ere hasi ziren, baina ez zen horrela izan. 36-38 eta 37-39 jarri ziren, baina azkenean Sebastien Sorhuetek kintze ederra egin zuen, eta amaieran txapela jantzi zuten. Zaleek ere gustura txalotu zituzten bi bikoak.

Goi mailako pilotari horiek ez dute atseden hartzeko beta handiegirik izango, berriro ere EPBrako puntuagarria den lehiaketa jokatuko baita ostiraletik aurrera, eta oraingoan Angelun izango da.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
La Guardia Civil aumenta el control pese al oficio filtrado en Gipuzkoa
Kirolak
Cuarenta años seguidos en Primera
Kirolak
Se acaba la pesadilla y el Athletic seguirá un año más en Primera
Kirolak
El Alavés recula hasta el abismo
Kirolak
De la gloria a la duda en 25 minutos
Mundua
Otra jornada sangrienta suma setenta muertos más en Irak
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea