GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-05-12
Iruñerriko hainbat ikasle «sakabanatu» nahi dituzte
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak, beste behin ere, entzungor egiten die Iruñerrian D eredua eskaintzen duten ikastetxe publikoetako guraso, ikasle, irakasle eta gainerako langileen aldarrikapenei. Aurretiko matrikulatze kanpainaren datuei ezikusiarena egin, eta beharrezko baliabideak ukatzen dizkie.

IRUÑEA

Luis Campoy kontseilariak zuzentzen duen Hezkuntza Departamentuak «hazten ari diren auzo berrietan eta D ereduko lerro berriak sortu nahi dituzten Iruñerriko ikastetxeetan» euskararen aurkako jarrera duela salatu zuten atzo hainbat guraso elkarteko kidek.

Denok ezagutzen dugu Patxi Larraintzar ikastetxea duela zenbait urtetik Nafarroako Hezkuntza Departamentuarekin izaten ari den borroka. Nahiz eta azken bi urteetako aurretiko matrikulatze aldian 86 haurrek eman izena euskal adarrean eta lau lerro behar izan, aurten hiru baino ez ditu eskaini Gobernuak. Azkenean, gehienek espero bezala, 2006-07ko ikasturterako 86 haur matrikulatu, eta hiru lerroak eskas geratu dira. Horrek 11 haurrek beste ikastetxe batera lekualdatu behar izatea ekarri du. «Nahitaezko sakabanaketa da», salatu zuten Patxi Larraintzarreko guraso elkarteko kideek.

Gainera, lekualdatu beharko dutenak zozketa bidez hautatzea erabaki du Gobernuak. Hori guztia ­«auzoa eremutan banatzea, zozketa, lekualdake- tak»­ Hezkuntza Departamentuaren «utzikeriaren» eta neurri «mugatu, eskas, hausnartu gabeko eta azken ordukoen ondorio» dela adierazi zuten. Horiek hala, kontseilariari laugarren lerroa exijitzeaz gain, mobilizazio kanpaina bat hasiko dutela azaldu zuten, eta lehen ekintza astearte goizean Hezkuntza Departamentuaren aurrean egingo duten elkarretaratzea izango da.

Elorrin oraingoz bost ikasle

Arazo hori bera dute Mendillorriko Elorri ikastetxean ere. Bertan, ikasturte honetan euskarazko bi lerro izan dituzte, baina Departamentuak datorrenerako bakarra eskaini die. Gurasoak, egoerarekin urduri, hari esan zioten aurreikuspenen arabera, 30 ikasle izango zituztela eta bi gela beharko zituztela. Horrek, hala ere, behin-behineko neurria zela erantzun zien, eta orain, 30 haur matrikulatu direla ikusirik, «sobera daudenak», bost oraingoz ­Sarriguren auzoa asko hazi baitaiteke irail arte­ Mendigoiti ikastetxera aldatzea proposatu du.

Gurasoen hitzetan, ulergaitza da lekualdatzea; are gehiago, Elorrin nahikoa leku eta irakaslego egonik.



Elortzibarren ikastolarik gabe jarraituko dute 2008ra arte

ELORTZIBAR

Elortzibarko gurasoek, beste behin ere, «errealitate etsigarriarekin» egin dute topo, hainbat urtetako ahaleginaren ostean, ikastola eraikitzeko lursailik aurkitu eta lortu gabe jarraitzen baitute.

Nafarroako Gobernuak jartzen dituen oztopo guztien gainetik, Iruñerriak urteroko matrikulatze garaietan euskal irakaskuntzaren alde egiten duen apustuarekin batera, Elortzibarko Ikastolaren Batzordeak bi urte daramatza eginahaletan ikastola eraikitzeko lursail baten bila ­nahiz eta Nafarroako Gobernuak ezarritako hizkuntza-eremuak direla-eta, bertako haurrek ezin duten euskaraz ikasi­.

Ikastola eraikitzeko moduko lursail bakar bat ere ez dagoela salatu du Batzordeak, «ez hornikuntzakoa ezta hirigintzakoa ere», eta egoera berean daudela 0-3 zikloko zentro bat sortzeari dagokionez ere, «ez baitago lege araudira doitzen den lokalik».

Aukera bakarra 2008an egingo duten Noain-Elortzibarko Hiri Antolamendurako Planean dagoela diote, baina, hala ere, «orain arteko ilusio bera izaten» jarraituko dute lanean «leku berrien bila».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Pulso interno al lehendakari
Mundua
El informe del 7-J londinense no aporta novedades
Euskal Herria
Kataluniako emakumeek Ahotsak babesteko plataforma osatuko dute
Ekonomia
Bizkaia y Gipuzkoa acusan al PP y a jueces de minar «el autogobierno»
Mundua
Maragall finiquita el tripartito y anuncia elecciones anticipadas
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea