GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-05-12
Kataluniako emakumeek Ahotsak babesteko plataforma osatuko dute
Kataluniako politika, gizarte eta sindikatu arloetako emakumeek Ahotsak ekimenari laguntza emateko Dones Catalanes per Ahotsak izeneko plataforma osatu dute. Astelehenean ekimen publikoa egingo dute Bartzelonako Lliurre antzokian. Bertan izango dira Ahotsak ekimeneko bultzatzaileak, eta mahai ingurua egingo dute.

BILBO

Kataluniako politika, gizarte eta sindikatu arloetako emakumeak Ahotsak ekimenari laguntza emateko batu dira, eta, helburu horrekin, «Dones Catala- nes per Ahotsak» izeneko plataforma osatu dute. Datorren astelehenean, Bartzelonako Lliurre antzokian, Ahotsak platafor- mak kaleratutako adierazpenari atxikimendua emango diote bertan egingo duten ekitaldian.

Dokumentu hori Ahotsak ekimena bera aurkeztu zuten egun berean, apirilaren 8an, publiko egin zuten bertan parte hartzen duten Euskal Herriko sindikatu eta alderdi politiko guztietan ­eskuin espainolean eta frantsesean izan ezik­ karguak dauzkaten emakumeek. Testuan, gatazkaren konponbide demokratikoaren alde egiteaz gainera, emakumeek bakearen aldeko eragile aktiboak izan behar dutela nabarmentzen da.

Bartzelonako ekitaldian, Kataluniako arlo politikoko emakumeekin batera, sindikatuetako, kulturako eta gizartekoak ere egongo dira, baita unibertsitatekoak ere. Hori adierazi zuten Europa Pressek aipatutako Dones Catalanes per Ahotsak plataformako iturriek. «Bakearen alde Ahotsak egiten ari den lanari laguntza eman nahi diogu», azaldu zuten.

Bestalde, Ahotsen mahai ingurua izango da datorren astelehenean Bartzelonako Lliurre antzokian, 19.00etan, Kataluinako emakumeek antolatuta. Dones Catalanes per Ahotsak plataforma publikoki aurkeztu eta gero hasiko da.

Konponbiderako prozesua

Ahotsak ekimenaren bultzatzaileek parte hartuko dute bertan. Alde horretatik, han izango dira PSEko legebiltzarkide Gemma Zabaleta, Batasuneko Jone Goirizelaia, EAJko legebiltzarkide Gemma Gonzalez de Txabarri, PSNko Ainhoa Aznarez, EAko legebiltzarkide Nekane Alzelai, Kontxi Bilbao EBkoa eta Aralarreko Itziar Gomez.

Mahai inguruan zertaz hitz egingo duten azaldu zion GARAri Nekane Alzelaik. Guztira, lau galderari erantzun beharko diete parte-hartzaileek. Horiek hala, Ahotsak ekimena nola sortu zuten azaldu ostean, konponbiderako prozesuaren nondik norakoak jakinaraziko dituzte.

Azkenik, aurrera egiteko zer pauso eman behar diren eta, bide horretan, zelan lagundu dezaketen ere azalduko dute parte-hartzaileek.

Europako Parlamentuaren gonbita ere jaso du ekimenak

Ahotsak jaio zenetik hura aurkezteko gonbidapen ugari jasotzen ari dira ekimen horren kideak. Izan ere, astelehenean Bartzelonan izango dira eta Europako Parlamentura joateko gonbita jaso dute. Hori azaldu zuen, atzo, Batasunako Jone Goirizelaiak ETBn egindako elkarrizketa batean. Horretaz gain, Ahotsak ekimenak kaleratutako adierazpena aurkezteko gonbitak dauzkate Madrilen, baita Euskal Herriko herri askotan. «Ekimenari beste bultzada bat ematea dugu helburu, eta, azkenean, orain ekimen honen kontra daudenek prozesu honekin bat egin beharko dute», esan zuen Goirizelaiak. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Pulso interno al lehendakari
Mundua
El informe del 7-J londinense no aporta novedades
Euskal Herria
Kataluniako emakumeek Ahotsak babesteko plataforma osatuko dute
Ekonomia
Bizkaia y Gipuzkoa acusan al PP y a jueces de minar «el autogobierno»
Mundua
Maragall finiquita el tripartito y anuncia elecciones anticipadas
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea