GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-05-12
Immigrazio lege berriaren aurkako elkarretaratzea Baionan

BAIONA

Bihar Baionako herriko etxearen aitzinean immigrazio lege berriaren aurkako elkarretaratzea egingo dute 16.30ean hasita, eta bertan parte hartzeko deialdiak ugaritu egin dira azken egunotan. Asteartean Cimade elkartearen inguruan antolaturiko kolektiboak biharko protestaldiaren berri eman ondoren, LAB sindikatuak, alderdi Sozialistak, Giza Eskubideen kolektiboak, Abertzaleen Batasunak, Euskal Herriko Berdeek eta LCRk (LKI) elkarretaratzera deitu zuten.

Legea bera Gobernu frantsesa eztabaidatzen ari den heinean, Baionako elkarretaratzeak Estatu frantses osoan egun berean izango diren izaera bereko mobilizazioekin bat eginen du. Ekitaldira deitzen duten Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako elkarte eta alderdi guztiek CESEDA deituriko lege horrek oinarrizko eskubideak urratzeaz gain, etorkinak diskriminatu egiten dituela nabarmendu zuten.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Pulso interno al lehendakari
Mundua
El informe del 7-J londinense no aporta novedades
Euskal Herria
Kataluniako emakumeek Ahotsak babesteko plataforma osatuko dute
Ekonomia
Bizkaia y Gipuzkoa acusan al PP y a jueces de minar Ģel autogobiernoģ
Mundua
Maragall finiquita el tripartito y anuncia elecciones anticipadas
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea