GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-05-12
EILASek 172 ordezkari bilduko ditu VIII. Kongresuan
EILAS sindikatuak Burlatako kultur etxean gaur eta bihar bitartean VIII. Kongresua egingo du. Bertara, Euskal Herri osoko 172 ordezkari joango dira eta «Erronka berriak, Indar berrituak» lelopean datozen lau urteetako ildo nagusiak, Idazkaritza Nazionala eta Batzorde Iraunkorra zeintzuk izango diren zehaztuko dute.

BURLATA

EILASek VIII. Kongresua hasiko du gaur Burlatako kultur etxean, eta sindikatuko 172 ordezkarik hartuko dute parte «Erronka berriak, indar berrituak» lelopean.

Bihar bukatuko den kongresuan, hiru txosten eztabaidatuko dituzte datozen lau urteetarako ildo estrategikoak finkatzeko, eta Idazkaritza Nazionaleko eta Batzorde Iraunkorreko kideak hautatuko dituzte. Sindikatuko Belen Arrondo bozeramaileak adierazitakoaren arabera, kongresuan beren hezkuntza ereduaren, egoera politiko eta sindikalaren eta antolakuntzaren inguruan hitz egingo dute.

Horiek hala, Arrondok esan zuen sindikatuaren ustez, irakaskuntza publikoak hezkuntza sistemaren ardatz nagusia izan behar duela. «Eskubidea dugu hezkuntza eredu propioa izateko», esan zuen. Era berean, hezkuntzaren finantzaketa bultzatu behar dela uste du EILASek. «Europan, irakaskuntza publikora BPGren %6 eta %7 bitartean bideratzen dute; eta Nafarroan, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, %3 inguru bakarrik», esan zuen.

Gizartean gertatzen denak irakaskuntzan eraginaduela esan zuen bozeramaileak. «Gizarte justuagoa lortzeko gizarte eredua aldatu behar da eta herri honetan ireki den prozesuaren alde pausoak eman behar dira. Guk konpromisoa hartzen dugu lan egiteko», esan zuen. Lan baldintzei dagokienez, irakaskuntzan ere negoziazio kolektiboa bultzatu behar dela esan zuen Arrondok, baita sektoreak dituen bi hutsune bete: irakasleei egonkortasuna eman eta langile-taldea gaztetu.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Pulso interno al lehendakari
Mundua
El informe del 7-J londinense no aporta novedades
Euskal Herria
Kataluniako emakumeek Ahotsak babesteko plataforma osatuko dute
Ekonomia
Bizkaia y Gipuzkoa acusan al PP y a jueces de minar «el autogobierno»
Mundua
Maragall finiquita el tripartito y anuncia elecciones anticipadas
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea