GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-05-12
- III. Herrien arteko Euskal Joko Topaketak
Ia 200 kirolari bildu ziren Gasteizko kanporaketan

DONOSTIA

Aiaratarrak, Basurde Gorria, Xaltxeroak, San Vicente Ikastola eta Goiena sailkatu ziren joan den larunbatean Gasteizen jokatutako kanporaketan III. Herrien arteko Euskal Joko Topaketen azken jaialdirako. Eguraldi traketsak behartuta, lehiaketa Alde Zaha- rreko Campillo kiroldegian jokatu zuten hamasei taldek.

Kanporaketa jendetsuena izan ohi da Arabakoa, eta aurten ere sekulako giroa sortu zen parte-hartzaile eta ikusleen artean. Talde bakoitza sei mutil eta sei neskak osatzen dutela kontuan hartuta, ia 200 kirolari euskararen inguruan biltzea ez da ahuntzaren gauerdiko eztula. «Sekulako giroa izan genuen proba guztietan eta, nola ez, baita ondorengo afarian ere. Gasteizen izanda, euskara asko entzun zela nabarmenduko nuke eta jendeak eguraldi goibelari aurre egin ziola ausardia handiz», esan du Roberto Acebes Xiba proiektuko kideak.

Ohiko kirol eta probez gain, antolatzaileek ezusteko txiki bat ­edo handi bat agian­ gordeta zuten taldekide guztientzat. Aurreko bi ekitaldietan bezalaxe, proba sekretu bat antolatu zuten: eskalada. Campillo kiroldegian rokodromo bat atondu zuten eta proba benetan ikusgarria izan zen bertaratu ziren ikusleentzat. Lehen urtean, boloak sartu zituzten egitarauan; iaz, galotxa joko bretainiarra izan zen berrikuntza nagusia, eta aurten, eskalatzen jarri zituzten Gasteizko neska-mutil ausartak.

Larunbatean Saran

Baigorriko eta Gasteizko lehen bi kanporaketei, Sarako topaketak emango dio jarraipena bihar arratsaldean. Oraingoz, bederatzi herrik eman dute izena Lapurdiko jaialdian ­Angelu, Donibane Lohizune, Biarritz, Sara, Azkaine, Itsasu, Makea, Baiona eta Ezpeleta­ eta azkar ibiliz gero oraindik ere hirugarren kanporaketa horretan izena emateko aukerarik bada 0607250102 telefono zenbakira lehenbailehen deituz.

Proba Sarako herriko plazan jokatuko da eguraldia aldrebesten ez bada; bestela, herriko kiroldegira lekuz aldatuko dute. Jokoei 16.00etan emango zaie hasiera, 19.30ean tartetxo bat egingo dute zerbait edan eta dantzarien lanaz gozatzeko eta 21.00etan afaltzeko garaia izango da. Arratsalde osoan, bertsolari eta trikitilariak ibiliko dira Sarako erdigunean, eta 21.00etan, gaztetxeak antolatuta, Kuraia eta Sorkun taldeek kontzertua emango dute.

Sarako lehen hiru sailkatuek datorren uztailaren 1ean Berrizen jokatuko den finalean parte hartzeko txartela lortuko dute.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Pulso interno al lehendakari
Mundua
El informe del 7-J londinense no aporta novedades
Euskal Herria
Kataluniako emakumeek Ahotsak babesteko plataforma osatuko dute
Ekonomia
Bizkaia y Gipuzkoa acusan al PP y a jueces de minar «el autogobierno»
Mundua
Maragall finiquita el tripartito y anuncia elecciones anticipadas
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea