GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-05-12
- Top 14
Finalaren aurretik, Montpellier hartu behar

DONOSTIA

Biarritzek Ligako partidan baino gehiago dauka burua heldu den larunbatean Cardiffen jokatuko duen Europako Kopako finalean, baina Liga ere jokatu egin behar da, eta denboraldi honetan Agileran jokatuko duten azkeneko partidan ez dute hutsik egin nahi.

Horretarako ohiko jokalariak arituko dira hamabostekoan, lapurtarrek itxura ona emanda agurtu nahi baitute. Aurrez aurre sailkapeneko beheko postuetan dagoen Montpellier izango dute. Horiek oraindik ez dute matematikoki mailari eusteko garaipena lortu. Maila galtzeko, azkeneko bi partidak galdu, eta Pauek bi neurketak irabazi beharko lituzke.

Biarritzek, berriz, dena egina dauka. Sailkapeneko lehen postuan dago, finalerdiak jokatzeko txartela lortua du eta lehen fase horretan egin beharreko guztia eginda dauka.

Gaurko arazoa Europako Kopako finala izan daiteke, izan ere, inork ez baitu minik hartu nahi. Nahiz eta denek argi eta garbi utzi duten dena emango dutela, Cardiffeko lehia burutik kentzea ez da batere lan samurra izango.

Zuri-gorriek jadanik erabakita daukate zein izango den gaur 18.30etik aurrera Montpellierri aurre egingo dion taldea: Brusque, Gobelet, Bidabe, Traille, Bobo, Peyrelongue, Yachvili, Lievremont, Harinordoki, Betsen, Couzinet, Thion, Johnston, August eta Lecouls. Aulkian, berriz, honako hauek geratuko dira: Noirot, Ormaetxea, Olibeau,Carizza, Dusautoir, Dupuy eta Dambielle.

Montpellierren, berriz, Valle izango da hutsune nabarmenena. Horiek ere asko dute jokoan, eta Biarritzen ezustea emateko prest etorriko dira, nahiz eta ez izan lan samurra.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Pulso interno al lehendakari
Mundua
El informe del 7-J londinense no aporta novedades
Euskal Herria
Kataluniako emakumeek Ahotsak babesteko plataforma osatuko dute
Ekonomia
Bizkaia y Gipuzkoa acusan al PP y a jueces de minar Ģel autogobiernoģ
Mundua
Maragall finiquita el tripartito y anuncia elecciones anticipadas
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea