GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-05-12
- Berezkoak (Bakarkakoak)
Avironek mailari eusteko irabazi nahi du Castresen
·Horretarako, zuri-urdinek irabazi egin behar dute, eta Pauek, galdu

BAIONA

Ligako azken-aurreko jardunaldia jokatuko da, eta Avironek asko dauka jokoan gaur 20.30etik aurrera Castresen jokatuko duen norgehiagokan. Zuri-urdinek irabazten badute, eta Pauek bihar galduko balu, mailari eutsi egingo lioke.

Joan den astean Stade Franįaise mendean hartu ostean, sekulako indarra hartu dute. Inor gutxik uste zuen lapurtarrek Parisko taldeari irabaziko ziotenik, baina horixe egin zuten, eta horrek balio handia izan zuen, Pauek ere irabazi egin baitzuen.

Orain Castresen ere gauza bera egin dezaketela uste dute. Castresek, ordea, denboraldi honetan etxean jokatuko duen azkeneko norgehiagokan, ez du hutsik egin nahi, eta gainera, heldu den urtean Europan izateko aukera dute jokoan gaur Aviron Baionakoaren aurka.

Euskaldunek, ordea, badakite gaur garaipena lortuz gero, heldu den urtean Pron 14an jarraitzeko urrats handia egingo luketela, eta horrekin jokatu nahi dute. Izan ere, aste guztian beste konturik ez baitute izan, eta azkeneko jardunaldira ongi iritsi nahi dute. Bestetik, jakin badakite badutela jaitsierako postuan ere kokatzeko aukerarik. Horretarako, Avironek galdu egin beharko luke, eta Pauek, berriz, bihar duen partida irabazi.

Jokalariei dagokienean, Sudre, Nuņez-Piossek, Thierry, Fifita eta Hall ez dira zelaira aterako, eta ez dira arituko gaur gaueko neurketan. Bestetik, litekena da Fromont, Astarloa, Aussel, Iņigo eta Noutary hamabostekora itzultzea.

Castres taldeak ere baditu hutsune bat baino gehiago. Besteak beste, Punicelli, Valles, Forestier eta Fleming ez dira jokatzeko moduan izango, eta Biasen parte-hartzea, berriz, azkeneko unera bitarte zalantza izango da.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Pulso interno al lehendakari
Mundua
El informe del 7-J londinense no aporta novedades
Euskal Herria
Kataluniako emakumeek Ahotsak babesteko plataforma osatuko dute
Ekonomia
Bizkaia y Gipuzkoa acusan al PP y a jueces de minar Ģel autogobiernoģ
Mundua
Maragall finiquita el tripartito y anuncia elecciones anticipadas
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea