GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-05-12
- Desafioa
Sekulako ikusmina piztu du Azpeitiko lau gazteren arteko apustuak
·Aizkoran eta segan neurtuko dira, txanda librean, bihar arratsaldean, Elosiaga auzoan

DONOSTIA

Sekulako ikusmina piztu da bihar, 18.00etan, Azpeitiko Elosiaga auzoan ­Azpeititik Urrakirako bidean dagoen auzoa­, Añota Sagardotegiaren aurrean jokatuko duten apusturako. Bertan, Azpeitiko lau gazte arituko dira txanda librean, aizkoran eta segan.

Alde batetik, Mendizabal eta Uzkudun izango dira, eta, bestetik, Iturtzaeta eta Beloki. Hasteko, aizkoran egin beharko dute, eta bosna kana-erdiko moztu beharko dituzte. Gero, ordubete bitarte segan aritu beharko dute, txanda librean, eta alde bakoitzak 300 euro jokatzen ditu dirutan.

Jokoan diru asko ez izan arren, horrelako apustuek sekulako ikusmina pizten dute. Era horretako desafioa azkeneko aldiz joan den urrian jokatu zuten Berrobin Ugartemendiaren eta Belauntzaranen artean. Aizkoran soilik neurtu ziren, eta 700 bat ikusle batu ziren.

Lau gazte horiek lehen aldiz plazaratuko dira, baina lauren artean bada abizen ezagun bat herri kirol munduan: Mendizabal. Bere aita harri-jasotzailea izan zen, eta osaba Joxemari, berriz, harri-jasotzailea eta aizkolaria. Hala ere, berak garbi utzi nahi izan du horrek ez duela besteak baino gehiago denik esan nahi. «Mendizabal naizela- eta, askok uste dute oso ongi egin behar dudala, baina ni honetan, besteak bezalaxe, hasi berria naiz, eta jendeak ulertu behar du aitak eta osabak lan handiak egin bazituzten ere, ez duela esan nahi ni beraien parean ibili behar dudanik, eta gutxiago besteak baino gehiago izan behar dudanik. Laurak gara hasi berriak, eta gure lehenengo agerraldia izango da», esan zuen Martin Mendizabal gazteak.

Apustuaren nondik norakoak ere berak azaldu zizkion GARAri: «Lehen, beste gazte batzuek lagunarteko apustu bat jokatu zuten segan, eta gu hor ari ginen elkarri jokatu behar geniola esanez, eta azkenean horrela atera zen. Hasieran segan egin behar genuela, gero aizkoran ere baietz, eta azkenean bietara. Gero, gauzak ongi egin nahi genituela, eta lizentziak atera, eta apustua Federazioaren kontrolpean egitea erabaki dugu», esan zuen. Izan ere, apustu hori Gipuzkoako Herri Kirol Federazioak kontrolatuko du. Lau gazteak lagunak dira, baina bihar duten guztia emango dute. Badirudi, gainera, hori ez dela izango azkeneko apustua. «Horrelakoetan jendea berotu egiten da, eta gu entzuten ari garenez, ba omen dago jendea gero hemengo irabazleari jokatzeko prest. Uste dut udazken inguruan beste apusturen bat izan daitekeela», esan zuen Mendizabalek. Bihar, Añota ingurua jendez gainezka egongo da, Azpeiti inguruan ez baita beste konturik entzuten.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Pulso interno al lehendakari
Mundua
El informe del 7-J londinense no aporta novedades
Euskal Herria
Kataluniako emakumeek Ahotsak babesteko plataforma osatuko dute
Ekonomia
Bizkaia y Gipuzkoa acusan al PP y a jueces de minar «el autogobierno»
Mundua
Maragall finiquita el tripartito y anuncia elecciones anticipadas
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea