GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-05-12
- Urrezko Aizkora
Arrospide eta Larretxea Zeanurin neurtuko dira

DONOSTIA

Urrezko Aizkoran, aste honetako jardunaldia etzi jokatuko dute Zeanurin, baina gero, hurrengo astearen lehen egunean, astelehenean, alegia, Karrantzan izango da beste ekinaldia, eta horrekin maila nagusiko finalerdiak nola geratuko diren jakin ahal izango da.

Etzi, 18.00etan hasita, Zeanurin neurtuko dira Arrospide eta Larretxea. Azken hori garaipena lortzera behartuta dago, bestela akabo beretzat lehiaketa. Arrospidek, aldiz, irabaziko balu, multzoko lehen postua izango litzateke beretzat; eta bigarren postua, berriz, Mindegia- rentzat. Larretxeak irabazita, berriz, denbora guztiak ikusi beharko dira. Beste multzoan, Nazabal eta Txapartegi astelehenean neurtuko dira Karrantzan.

23 urtez azpikoetan, berriz, Rekondok finalerdietarako urratsa egin dezake Atutxa II.a mendean hartuta. Hori lortzen badu, finalerdiak segurtatuta izango ditu. Urrezko Harri-jasotze lehiaketan, berriz, Bigarren Mailako lehiaketa izango da. Alde batetik, Telleria II.a-Eizmendi izango dira, eta bestetik, berriz, Urrutia-Agirre. Lehen Mailako ekinaldia astelehenean egingo dute, eta Izeta aita-semeen arteko dema interesgarria izango da. Aitak, Izeta II.ak, Landarbiderekin osatuko du bikoa, eta Izeta IV.ak, berriz, Aimar Irigoien izango du lagun.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Pulso interno al lehendakari
Mundua
El informe del 7-J londinense no aporta novedades
Euskal Herria
Kataluniako emakumeek Ahotsak babesteko plataforma osatuko dute
Ekonomia
Bizkaia y Gipuzkoa acusan al PP y a jueces de minar Ģel autogobiernoģ
Mundua
Maragall finiquita el tripartito y anuncia elecciones anticipadas
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea