GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-05-19
Elkarretaratzea eta manifestazioa egin dute Volkswagenen
·Langileriak lan txanda bakoitzeko bi orduko lanuzteak ere egin zituen

Volkswagen Navarrako langileek negoziazioen blokatzea gainditu nahi dutela argi utzi zuten atzo Landabenen bertan egindako ekintzen bidez. Alde batetik, bi orduko lanuzteak egin zituzten, eta, bestetik, elkarretaratzea eta manifestazioa egin zuten Iruñeko industrialdean.

IRUÑEA

Volkswagen Navarrako bi mila bat langilek Landabenen elkarretaratzea egin zuten enpresaren ate nagusiaren parean, eta ondoren manifestazioa egin zuten industrialdean zehar «Inposizioen aurka, negoziazioa» pankarta zeramatela.

Bi ekintza horiek CCOO, LAB eta CGT sindikatuek deitutako lanaldi bakoitzeko bi orduko lanuzteekin egin zuten bat, gainera. Sindikatuek agertutakoaren arabera, lanuzteen ondorioz ekoizpena geldiarazi zuten lantokian, eta 300 auto inguru egiteari utzi zioten. Sindikatu horiek negoziazioa berriz hasteko eskatu zuten.

Datorren hitzordua bihar bertan izango da Iruñean; izan ere, batzordeak antolatuta eta CCOOko, LABeko, CGTko, ELAkoeta ESK-ko metaleko federazioek babestuta, manifestazio bat egingo dute lantokiak jarraitu eta Nafarroarako industria politika eskatzeko eta deslokalizazioa salatzeko. Manifestazioa 18.00 irtengo da Golem zinemetatik.

Alde horretatik, BSEElectrodomesticos enpresako eta UCAR Electrodos Ibericako batzordeek biharko manifestazioa «babesten» dutela esan dute, eta enpresako langileei bertan parte hartzeko deialdia egin diete.Aralarrek eta VWko langileen seme-alabek ere deialdian parte hartuko dutela esan dute eta gizarteari bertaratzeko eskatu diote.

Sanchez Bruna iraindu zuten

UGTk asteazkenean azken bi kaleratzeak salatzeko VW Navarran egindako elkarretaratzean lantokiko sindikatuko idazkari nagusi Josu Sanchez Bruna eta beste hainbat «kide» iraindu eta mehatxatu zituztela salatu du sindikatuak. «Beharrezkoak ikusten ditugun neurriak hartuko ditugu», esan zuen, eta irainak egin zituztenei sindikatuko edozein kideri gertatu ahal zaionaren erantzule egingo diela argitu zuen.

Bestalde UGTko eta CCOOko metaleko federazioko bina ordezkari Alemaniarantz abiatu ziren VWko lehendakari Bernd Pischetsriederrekin biltzeko. Horiek hala, Landabeneko hitzarmenaren negoziazioaren blokeoa amaitu nahi dute.

Bien bitartean, VWko langileek atxikimenduak jasotzen jarraitzen dute, aipatutakoez gainera, Iruñeko Donibane auzoko bizilagun talde batek ere bere «babesa» agertu die-eta. Alde horretatik, elkarretaratzea egingo dute gaur bertan, 19.00etan, Donibaneko Asuntzionen Plazan.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La apuesta represiva sigue inalterable
Euskal Herria
Otegi y Errazti resaltan que el derecho de autodeterminación es real y se aplica
Ekonomia
Elkarretaratzea eta manifestazioa egin dute Volkswagenen
Ekonomia
MCC pondrá en marcha un polígono industrial en China
Kirolak
Castaño estrena a Kaiku en el UCIPro Tour
Euskal Herria
México extradita a los seis presos vascos, detenidos hace tres años
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea