GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Kolaborazioak 2006-05-19
Xabier Mendiguren Bereziartu - Kontseiluko idazkari nagusia
Euba: 50 urte

Pasiotarren Eubako Ikastetxea sortu zela 50. urte ospatzera goazen honetan, bertan ikasle izan ginen askoren oroitzape- nak eta sentimenduak pil-pilean jarriko dira. Gainera, uste dut, mende-erdi baten iragazkitik pasatu ondoren nagusi- tuko diren sentimenduak esker onekoak eta positiboak izango direla. Eta zera esatera ausartuko nintzateke: neurri batean edo bestean, handik igarotako askori bizimodua nabarmen baldintzatu izan digula Eubak.

Batxilergoa ikasten ari izan nintzen Eubako garai hura ez naiz idiliko gisa deskribatzearen tentaldian eroriko, ezta aldi hartan irakasle eta arduradun izan nituen fraideak laudorioz abailtzearenean ere. Nik uste garai hartako barnetegi apostoliko guztietako argi-ilunak izan zituela Eubakoak, edozein familiak ere izaten zituen bezala. Eta hori esan ondoren, aitortu behar dut, neure burua ez dudala identifikatzen Eubako aldi hura eta ondoren etorri zen pasiotarrekiko hamar urteko bizikidetza aberatsa gabe.

Euban hasitako bideak bizitzarako eman didan guztia paperean ezartzen hasiz gero, oso zerrenda luzea aterako litzaidake, eta nik gaur hemen bi puntu azpimarratu nahiko nituzke, besteak beste: hizkuntza eta kulturaren balioespena eta horiekiko konpromisoa.

Gipuzkoako Goierrin, baserri-giroan jaiotako mutikoa nintzen honentzat mundu berri eta aberats batekin topo egitea izan zen Euba, bere erroen kontzientzia hartzea, etxetik zekarren euskara Umandiren euskal gramatikan sakondu eta sistematizatzea, eta latinaz, grekoaz eta frantsesaz gainera beste hizkuntza modernoetarako zubiak ezartzea. Hizkuntza horietan guztietan testu ugari, gaztelaniaz eta euskaraz bereziki irakurtzea festa bat izan zen niretzat (eta beste askorentzat), jakin-minez eta kultura-egarriz jota nengoenarentzat. Euskal Curriculumaren eztabaidan murgildurik gabiltzan garaiotan, aitortu beharra daukat, Eubako aldi hark trebezia bitxiarekin uztartu zituela guregan klasikoak (Iliada, Odisea), erdal autore eredugarriak (Cervantes, Azorin, Unamuno, Baroja, OrtegaŠ), Axular, Orixe, Lizardi, Lauaxeta edo Salbatore Mitxelena, abentura eta bidaia-liburuak erruz irensteaz gainera, Mendebaldeak sortu duen musika klasiko eta erlijioso hoberena entzuten nuen bitartean. Bertan topo egin nuen lehen aldiz teatroarekin ere “La vida es sueño” edo “El Colmenero divino” antzeztuz.

Bertan ikasi nuen eskola frankistatik eta ikastetxe lasalletarretik nekarren Espainiaren eta munduaren ikuspegia, foralisten eta abertzaleen ideiekin kontrastatzen, neu nintzena eta neuk nekarrena baztertu gabe, mundu zabalari begiratzen, hizkuntzekin eta kulturarekin gozatuz.

Prestakuntza eta bizipen horiek nabarmen lagundu didate gero Estrasburgon edo Bruse- lan Europako herrialde askotako ordezkariekin hitz egitean, edo Genevan Gutxiengoen Giza Eskubideen Batzordean mundu guztitik etorritako ordezkarien aurrean euskararen egoera azaltzean. Baita Txileko maputxeekin edo Boliviako aymarei gure esperientziatik haien hizkuntza berreskuratzen laguntzeko abagunea izan dudanetan. Orobat galestar, bretoi, saami, maori, frisiar, tiroldar, korsikar eta abarrekin hizkuntzari buruzko harremanak izan ditudanean.

Zorionez, hizkuntzak eta kulturak elkarren etsai ez baizik eta elkar hartzen duten, elkarrekin metatzen diren eta elkar ernaltzen duten errealitate aberasgarri gisa ikusten lagundu zidan Euban hasitako bideak. Eta barrenean, azaleko desberdintasun, ña- bardura eta zailtasun guztiak gorabehera, toki guztietan pertsonak pertsona garela eta funtsean antzeko irrika eta ametsak ditugula.

Eta bizitzaren erdia euskalgintzan eta itzulpengintzan ari izan ondoren, orain ia hamar urte Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko idazkari nagusi izatea proposatu zidatenean, aldez edo moldez, orain mende-erdi Eubako bular hartatik edoskitako baloreak eta lanak bultzatzea zegokidala ulertu nuen eta nire bizitza ildo horretatik joango zela aurrerantzean ere.

Ez naiz ibili Yurimaguasen edo Moyobamban nire irakasle hai- ek agian espero zutenez predikatzen, bai, ordea, Panguipullin, Osornon edo Temukon mapudungunari eta maputxeei laguntzen.

Horregatik, Eubako lehen urte haietan, «neuago» izaten lagundu zidaten irakasle haiek, uste dut besteengana irekiago egoten ere lagundu zidatela, nire akats guztiekin. Funtsean, horixe opa diot Euskal Herriari ere: erroetaraino bera izanez mundu zabalari elkartasuna ematen eta harekiko lankidetzan ari izatea. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La apuesta represiva sigue inalterable
Euskal Herria
Otegi y Errazti resaltan que el derecho de autodeterminación es real y se aplica
Ekonomia
Elkarretaratzea eta manifestazioa egin dute Volkswagenen
Ekonomia
MCC pondrá en marcha un polígono industrial en China
Kirolak
Castaño estrena a Kaiku en el UCIPro Tour
Euskal Herria
México extradita a los seis presos vascos, detenidos hace tres años
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea