GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-05-19
Hainbat kulturatako ordezkari anitz Müsikaren Egünaren XVII. edizioan

URDIÑARBE

Musika flamenkoak eta katalanak lehen aldiz ordezkaritza bat izango dute Urdiñarben egunotan egiten ari diren Müsikaren Egünaren XVII. edizioan. Lehenengo urteetan han izan ziren korsikar, tzigandiar, brasildar, irlandar, okzitaniar eta eskoziarrekin batera Euskal Herriko musikariek toki garrantzitsua izanen dute. Zirkuitu handietatik kanpo izan ohi den kalitatezko musika dohainik eskaintzeko xedea duen jaialdia atzo hasi zen Euskal Herrian marka bat egitearen inguruko eztabaida batekin, eta igandean bukatuko da egun osoan izango diren kontzertu eta bestelako kultur ekitaldiekin.

Gaur gauean Tokia taldeak eta Pantzo Irigaraik eskainiko duten «Antzerki erri egingarria» antzezlana izango da ikusgai gaueko bederatzietatik aurrera Chistera jatetxean. Larunbatean ordu berean kontzertu multikulturala izanen da herriko elizan. Canta u populu Corsu korsikarrekin eta Flandesko Kadril taldeekin batera, Amaren Alabak eta Oilarrak talde euskaldunek kantaldia eskainiko dute.

Igandea izanen da egun nagusia. Goizeko hamar eta erdietan hasiko da animazioa Aintzindariak federazioko hamar musika taldek eta Luzaideko dantzariek herrian zehar egingo duten martxarekin. Bertso idatzien lehiaketa izanen da eguerdian eta 13:30ean hasiko den bazkariaren ondoren jaialdiari izena ematen dioten kontzertuak hasiko dira. Karidadeko Benta taldeak eskainiko du lehen kontzertua 15.45ean. Bost eta erdietan Kadril flandestarren txanda izango da, eta Canta u Populu Corsuk hartuko du segida zazpietan. Bederatziak laurden gutxietatik aurrera Kataluniako Des + Karadasen txanda izango da eta katalanen atsedenaldietan, berriz, Tolosako Surdo Reyes taldeak eta Santutxuko Sama Siku txarangak joko dute.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La apuesta represiva sigue inalterable
Euskal Herria
Otegi y Errazti resaltan que el derecho de autodeterminación es real y se aplica
Ekonomia
Elkarretaratzea eta manifestazioa egin dute Volkswagenen
Ekonomia
MCC pondrá en marcha un polígono industrial en China
Kirolak
Castaño estrena a Kaiku en el UCIPro Tour
Euskal Herria
México extradita a los seis presos vascos, detenidos hace tres años
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea