AHTren kontra elkarretaratzera deitu du Batasunak
GASTEIZ.
«AHT ez, inposaketarik ez!» leloarekin, Batasunak Gasteizko Legebiltzarraren aurrean elkarretaratzea egingo du gaur, eguerdiko hamabietan. Ordu berean, Ezker Abertzalea taldeak proposamen bat aurkeztuko du Legebiltzarrak erreferenduma egitea onar dezan.
Itoitzen inguruan lurrikara gehiago salatu dituzte
IRUÑEA.
Itoizko Koordinadorak lurrikara gehiago izan direla salatu du. Hilaren 10ean, 13an (egun horretan bi) eta 17an gertatu ziren, guztiak ere urtegitik gertu. Koordinadorak, beste behin, urtegia betetzen hasi ostean lurrikarak etengabekoak izan direla salatu du.
|