Azokaren lekualdaketa atzeratzeko eskatu dute
ELGOIBAR
Elgoibarko Einbiou taldeak herriko merkatu txikiaren lekualdaketa atzeratzeko eskaria egin dio Udalari. «Azoka Plaza Txikian dagoenetik herri osoa, alkatea eta alderdikideak barne, pozik dago. Dendariek, tabernariek eta herri erdiko zerbitzuguneek igarri dute hobekuntza, merkatu txikiko langileak lanean ari dira eta herri-giroa piztu egin da. Zertarako kendu herri erditik?», adierazi zuen taldeak. Einbiouren iritziz, azokaren behin betiko kokapena zein izango den erabakitzeko eztabaida bat zabaltzea ezinbestekoa da eta, beraz, Udalak eta herritarrek erabakia hartu artean azoka lekuz ez aldatzeko eskaera egin dio Udalari. Bien bitartean, azoka Plaza Txikian egiten jarrai dadila eskatu du taldeak.
|