GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-05-19
«Telebista berri bat eta euskaraz gura dugu Bilbon»
·Bizkaiko mendebaleko ia 400.000 ikusle izango lituzkeena sortzea eskatu dute

Kulturako, kiroletako eta esparru ezberdinetako aurpegi ezagunak bildu dira Ibaizabal izenarekin atzo aurkeztu zuten herri ekimenaren talde eragilean. Euskarazko telebista bat martxan jartzeko atxikimenduak biltzen ari dira, tokiko telebistak arautuko dituen Lakuaren dekretua ateratzear dagoen honetan.

BILBO

«Telebista berri bat Bilbon, eta euskaraz nahi dugu. Hori eskatzeko eta hori bultzatzeko bildu gara hamaika ama eta hamaika aitaren izenean zenbait euskatzale». Hitz horiekin laburbildu zuen EHUko Joxi Basterretxea irakasleak atzo aurkeztutako Ibaizabal ekimenaren egitekoa.

Azaldu zutenez, abian jarri duten egitasmoa Gasteizko Gobernuak tokiko telebistak arautzeko kaleratu behar duen dekretuarekin du zerikusia. Izan ere, Lakuako Gobernua dekretu horren zirriborroa lantzen ari da, eta horren arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa zenbait eskualdetan banatzen ditu, eremu horien araberako lizentziak banatzeari begira.

Aurrez ikusten duen eremu banaketaren arabera, «Bilbo Handia edo Bizkaiko mendebala» deitzen dioten horretan hiru eskualde izendatzen ditu Lakuak: Bilbo, Getxo eta Barakaldo.

Ibaizabal ekimenak nabarmendu zuenez, zehaztutako hiru eremu horietan 146.188 euskaldun bizi dira, eta horiei telebista euskaraz ikusteko gauza diren ia euskaldunak gehitzen bazaizkie, denetara 378.418 ikusle aurrez ikus daitezkeela esan zuen, «hau da, biztanleriaren %42,9.

Euskal Herriko eremurik garrantzitsuenetako batez ari direla nabarmendu zuten, Bilbo, Barakaldo eta Getxo legez izendatzen duen eremu zabal horretan, Bizkaiko hiriburua, Ezkerraldeko lau herriak, Mezatzeta osoa, Basauri, Galdakao, Enkarterri eta Uribe Kostako herriak sartzen direlako.

Dekretuak zabalduko duen komunikazio espazio horretan «hurreko informazioa euskaraz jasotzeko» nahia azaldu zuen Ibaizabalek, eta atzo «lehenengo pauso» legez aurkeztu zutenaren ostean, borondateak batzeko asmoa dutela azaldu zuten. Datozen asteetan beren «eskaintza eta eskaera» horiekiko atxikimendu gehiago lortzea espero dute, eta tokiko telebisten panorama behin argitu eta gero, kanpaina bat martxan jarriko dutela iragarri zuten atzo, proiektua errealitate bilakatzeko. Bide horretan, «Bilbo Handiko gizarte osoaren onespena eta bultzada» jasotzea espero dute, baita herrikide erdaldun askorena ere.

Martxan jarri duten egitasmoaren ezaugarriak ere zehaztu zituen Ibaizabalek. Gura duten telebistaz, bertan «bizi dituzten ezaugarriak aintzat» hartu behar dituela argitu zuen; «zabala, askotarikoa, dinamikoa eta serioa» izateaz gain, telebista horrek «modernoa eta solidarioa» izan behar duela adierazi zuen. «Gure hiri-inguruari neurria hartuko diona eta, era berean, euskararen herriaren lurralde osoa aintzat hartuko duena, gainerako eskualdeetako euskarazko telebistentzat lagungarri eta, ahal dela, eredugarri», gaineratu zuen azkenik.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La apuesta represiva sigue inalterable
Euskal Herria
Otegi y Errazti resaltan que el derecho de autodeterminación es real y se aplica
Ekonomia
Elkarretaratzea eta manifestazioa egin dute Volkswagenen
Ekonomia
MCC pondrá en marcha un polígono industrial en China
Kirolak
Castaño estrena a Kaiku en el UCIPro Tour
Euskal Herria
México extradita a los seis presos vascos, detenidos hace tres años
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea