GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-05-19
Bruselako Herri Enbaxada euskal herritar ororentzat irekita zegoela azaldu dute
Fiskalaren lekuko gehienek deklaratu dute auzi honetan ­bi bakarrik falta dira­, eta ia guztiek ezeztatu dituzte Enrique Molinaren tesiak. Besteren artean, Sabin del Badok eta Txaro Bueñelek atzo adierazi zuten Bruselako Herri Enbaxada Herri Batasunak irekitako egoitza zela, eta ez ETAren ekimenak egiten ziren lekua. HBren egoitza bai, baina «euskal herritar guztiei irekia» zela nabarmendu zuten biek bertan egindako jardunaren berri eman ostean.

MADRIL

18/98 sumarioko fiskalak bere akusazio idazkian aipatzen du Herri Batasunak Bruselan zabaldu zuen Herri Enbaxada ETAren aginduetara zegoen egoitza zela, eta bertan egiten ziren jarduerak erakunde armatuaren ekimenak zirela. Baieztapen hori goitik behera ukatu zuten atzo HBko nazioarteko batzordean aritutako Sabin del Bado eta Txaro Bueñuelek.

Biek nabarmendu zuten egoitza irekitzea indar abertzaleak egindako hausnarketa baten ondorioz erabaki zutela; Europako Parlamentuan hautetsiak izateagatik hartutako erabakia, hain zuzen. Edonola ere, Del Badok adierazi zuen beren xedea «Bruselara joaten zen edozein euskal herritarri laguntza ematea» ere bazela. «Egoitza Herri Batasunarena zen, baina ateak irekita zituen euskal herritar ororentzat», azaldu zuen mahaikideak. Alde horretatik, Del Badok jakinarazi zuen bertatik pasatu zirela, besteren artean, euskal arrantzaleak, ekologistak, bai eta Belgikan preso egondako bi euskal herritar ere, kartzelatik irten zirenean eta beste bizileku bat aurkitzen zuten bitartean.

Gauza bera adierazi zuten HBk Parisen zuen egoitzaren gainean, eta Buñuelek gaineratu zuen bi egoitzetan egiten zituzten ekimenen artean honakoak zeudela: nazioarteko era- gileekin harremanak bideratzea, Euskal Herriko egoeraren gainean informazioa hedatzea, eta herri honetako gatazka politikoari irtenbide demokratiko bat aurkitzeko atxikimenduak bilatzea.

Horrekin batera, Mikel Egibarrek, Mikel Kortak, Elena Belokik eta Miriam Camposek Herri Batasuneko nazioarteko batzordean berekin batera la-nean jardun zutela baieztatu zuten.

Xakiren gainean, talde horren berri prentsaren bitartez izan zutela adierazi zuten, eta HB haren partaide zenik edo harreman organikoa zutenik ezeztatu zuten.

Xakiko kidea izan zen Mikel Resa, eta horrek Europako elkarte honek ETA erakundearekin harremana zuela ukatu zuen, bai eta berak inoiz erakunde armatuko kideren batekin bildu zela ere.

Euskal iheslari eta deportatu politikoei babesa ematen zie- tela gezurra dela esan zuen Resak. Urtebetez Guatemalan langile boluntario gisa jardun zela gogorazi, eta berak «ACNUReko iheslari guatemalarrekin bakarrik» lan egin zuela azaldu zuen.

Juan Mari Intxausti euskal preso politiko ohiak ere ukatu zuen ETAk Xakirekin inolako harremanik izan zuela, eta fiskalak aipatzen dituen KHK, KEA, DK taldeak ezagutu ere egiten ez dituela azaldu zuen.

Ikusi gabeko txostenak sinatu

Ertzaintzako Sekzio Nagusiko buru ohi Jon Iturregik ere deklaratu zuen. Auzitegi Nazionalak eskatuta, Ertzaintzak bi txosten igorri zizkion 2001, urteko apirilean Baltasar Garzo-ni. Lehenak, besteren artean, auzipetuen gaineko aurreka-riak eta datuak jasotzen zituen, eta bigarrenak ezker abertza-leko hainbat antolakundek deitu mobilizazioen berri jaso- tzen zuen.

Iturregik adierazi zuen berak sinatu zituela igorpen agiri horiek, baina defentsaren galderei erantzunez, berak ez zituela txostenak egin eta bertan jasotzen dena ez duela ezagutzen onartu zuen. Hain zuzen, «postari lana» egin zuela esan zuen, ez zuela edukia ezagutzen.



Testigos del fiscal declararán después de que lo hagan los de la defensa

MADRID

El próximo lunes tienen previsto comenzar a declarar los testigos propuestos por la defensa, a pesar de que dos testigos de la acusación no han comparecido aún ante la Sala. Se trata del preso político vasco Josetxo Arizkuren, que se encuentra encarcelado en París, y el po-licía español que tomó la declaración de Edorta Jiménez hace 22 años, que había sido llamado ayer pero que, sin dar explicaciones, no acudió a la Audiencia.

El conocido escritor vasco relató el miércoles las tremendas torturas que le infligieron en comisaría.

Podría ser que este policía compareciera el mismo lunes, antes que los testigos de la defensa, pero está previsto que Arizkuren lo haga a mediados de junio, por videoconferencia.

Ante este hecho, la defensa, en voz de Zigor Reizabal, denunció que se trataría de una «transgresión procesal» que vulneraría la legislación ordinaria, concretamente las leyes procesales, así como la propia Constitución española y el derecho de defensa, ya que en un proceso judicial los testigos de la defensa deben ser siempre los últimos en declarar.

El letrado explicó que no existe motivación jurídica que ampare esta decisión, y recordó que la declaración de Arizkuren está ligada a la de otros testigos que lo harán antes y que el fiscal puede utilizar los primeros testimonios para «orientar» su interrogatorio al prisionero.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La apuesta represiva sigue inalterable
Euskal Herria
Otegi y Errazti resaltan que el derecho de autodeterminación es real y se aplica
Ekonomia
Elkarretaratzea eta manifestazioa egin dute Volkswagenen
Ekonomia
MCC pondrá en marcha un polígono industrial en China
Kirolak
Castaño estrena a Kaiku en el UCIPro Tour
Euskal Herria
México extradita a los seis presos vascos, detenidos hace tres años
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea