GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-05-19
EuskoTreneko enpresa batzordea, EHNAren alde
·Agiria ez onartzea euskal herritarren aurkako ekintza diskriminatzailea dela nabarmendu du

DURANGO

ELA, CCOO, LAB, UGT, ESK eta CGT sindikatuek osatzen dute EuskoTreneko enpresa batzordea, eta guztiek EuskoTrenek eskaintzen dituen zerbitzuetan Euskal Herriko Naziotasun Adierazpena (EHNA) erabiltzeko eskubidearen aldekoadierazpena plazaratu dute. Gainera, EuskoTreneko Administrazio Kontseiluari hainbat eskaera zehatz helarazi diote. Adierazpena Bai Euskal Herriari-rekin harremanak eduki ostean hitzartu dute.

Enpresa Batzordearen esanetan, egun EHNA erabiltzea EuskoTrenen ukatzea naziotasuna akreditatzeko eta aldarrikapen gisa erabiltzeko hautua egin duten euskal herritarren aurkako ekintza diskriminatzailea da. Hori dela-eta enpresa batzordeak hartutako hainbat erabakiren berri eman dio Administrazio Kontseiluari.

Administrazio Kontseiluaren jarrera salatzeaz gain, euskal naziotasun adierazpenaren erabilera onartzeko «eskaera ofiziala» egin dio enpresa batzordeak. Euskal gizarteari «jarrera diskriminatzaile» horren berri ematea ere erabaki du enpresa batzordeak.

Bai Euskal Herriari-k elkarretaratzera deitu du Durangoko EuskoTreneko geltokian, bihar, 12.30etik 13.00etara, enpresaren jarrera salatzeko.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La apuesta represiva sigue inalterable
Euskal Herria
Otegi y Errazti resaltan que el derecho de autodeterminación es real y se aplica
Ekonomia
Elkarretaratzea eta manifestazioa egin dute Volkswagenen
Ekonomia
MCC pondrá en marcha un polígono industrial en China
Kirolak
Castaño estrena a Kaiku en el UCIPro Tour
Euskal Herria
México extradita a los seis presos vascos, detenidos hace tres años
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea