- Sokatira
Launakako Nafarroako Txapelketa abian jartzera doa
DONOSTIA
Euskal Herriko Lur gaineko Txapelketak jai izango duen asteburuan, Nafarroako Goma gaineko Launakako Txapelketa abiatuko dute Arbizun, bihar arratsaldean, 17.00etan.Aurten, mutilen 320 kilokoak eta nesken 260 kilokoak neurtuko dira. Mutiletan, gainera, berrikuntza ugari izango da talde berri dezente izango baitira tiratzen. EHNE Nafarroa, Amaiur, BKE, Errotaberro eta CAN Amaiur berriak izango baitira. Mutiletan, berriz, Beriaingo taldea izango da berrikuntza. Mutiletan bi multzotan arituko dira, eta bi jardunaldiko ligaxkaren ostean, multzo bakoitzeko lehendabiziko hirurek lortuko dute finalerako txartela. Nesketan, berriz, hiru talde dira, eta hiru jardunaldiko ligaxka jokatuko dute. Punturik gehien batzen duen taldeak eramango du garaipena. Lehendabiziko ekinaldia Arbizun jokatuko dute bihar, 17.00etan hasita. Mutiletan, EHENE Nafarroa, Berriozar, Txantrea, Burlata eta Gure Txokoa arituko dira aurreneko multzoan, eta Amaiur, BKE, Errotaberri, Beti Gazte eta CAN Amaiur neurtuko dira bigarren multzoan. Nesketan, berriz, Sakana, Beriain eta Gure Txokoa taldeak lehiatuko dira. Sakana etxean arituko da, eta bihar irabazteko faborito nagusia da.
|