- Harri-zulatzaileak
Derion amaituko dira lehen jardunaldiko ekinaldiak
DONOSTIA
Euskal Herriko Ligako lehen jardunaldia amaitzeko, Galdamesen izango da azkeneko ekinaldia etzi, 13.00etatan. Bertan, Txoriherri, Aldai Alde eta Sondika lehia- tuko dira nor baino nor.Ekinaldi horretan, garaipena lortzeko faborito Txoriherri da, baina ikusi egin beharko da horrela den. Beste saioetan Trapagaran, Galdames eta Jaizubia oso indartsu abiatu dira, eta Txoriherrik saio hau irabazteaz gainera, hirukote horrek egindako marketatik gertu amaitu nahi du, azken batean hori baita garrantzitsuena. Izan ere, sailkapeneko postuek baino garrantzi handiagoa baitute egiten diren markek, eta badirudi aurreko hirurak direla Ligako faboritoak. Dena dela, Aldai Alde eta Sondika ahaleginduko dira ahalik eta markarik onena egiten, eta marka eder bat egiten ere bai.
|