- Harri-jasotzaileak
Finalerdietan izateko azkeneko aukera izango da Leitzan
DONOSTIA
Finalerdietan izateko azkeneko aukera izango da etzi eguerdian Leitzan, bertan Urrezko Harri-jasotzaileen saioa ere izango baita aizkolariekin batera.Izeta IV.a eta Irigoien Perurenaren eta Saralegiren aurka neurtuko dira. Irabazten duenak finalerdietan izateko txartela izango du. Izeta II.a-Landarbidek, Izeta III.a-Goenatxok eta Barinaga-Ostolatzak helburua beteta dute. Orain arte jokatutako saioak galdu dituzte bi biko horiek, eta azkeneko aukera izango dute lehiaketa honetan aurrera jarraitu ahal izateko. 100 kiloko zilindro berriarekin eta 200eko errektangularrarekin bakarka arituko dira. Gero, 113ko kubikoarekin; eta 100eko bolarekin, aldiz, txanda librean. Harri bakoitzarekin bi minutuan arituko dira.
|