GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak 2006-05-19
- Sega
Inoiz jokatu ez den bezalako proba izango da Tolosan

TOLOSA

Inoiz izan den segalari kopururik handiena izango da etzi Tolosan jokatuko den taldekako sega txapelketan (11.30). Bertan nazioarteko eran egingo dute, eta azkartasuna eta txukuntasuna hartuko dituzte kontuan.

Almintza elkartea aspalditxoan ari da nazioarteko era hori Euskal Herrian sartu nahian, eta beste urrats bat egingo du igandean. Gainera, helburua ez da kirol arloa jorratzea bakarrik, kultura eta festa ere nahasi baitituzte, hori baita Euskal Herritik kanpora egiten den era. Igandean Tolosara joaten denak segalariez gozatzeko aukeraz gain, festa giroaz ere gozatzeko modua izango du.

Neskak eta mutilak izango dira lanean, baina mutilen kopurua askoz ere handiagoa izango da.Nesketan bi taldek bakarrik eman dute izena. Bata gipuzkoarra izango da, eta besta Gironakoa arituko da.

Mutiletan, aldiz, 26 talde izango dira. Zalantzarik gabe, gehienak Gipuzkoakoak izango dira, guztira hogei izango baitira, baina horiez gainera, beste lurraldeetatik ere etorriko dira Euskal Herrira. Bizkaiak eta Gironak bina talde izango dituzte; eta Lapurdik eta Arabak, berriz bana. Talde bakoitzak lau ordezkari izango ditu, eta lauren denbora hartuko dute kontuan taldekako sailkapena egiteko.

Taldeak osatzeko, berriz, batzuek sendiarekin, etxean bertan egin dute. Hori egingo dute Erasunek, Izetak eta Mitxelenak. Hirurek etxekoekin osatu baitute taldea. Gainera, segalari ezagun asko izango dira bertan.Batzuk oraindik lehiaketetan dabiltzanak, beste batzuk nazioarteko eran bakarrik aritzen direnak, baita jadanik sega utzita daudenak ere. Denek izango dute hemen lekua. Erasun, Mitxelena, Lapazaran, Gabirondo, Aranalde, Pabi Astondoa, Altzo eta Irazusta ikusi ahal izango dira, beste askoren artean, segan etzi eguerdian, Tolosan.

Dena, ordea, ez da kirola izango, umore puntu dezentea ere izango baitu, eta jendeak sega ikusteaz gain, beste gauza batzuekin ere gozatzeko parada izango du. Kike Amunarriz izango da aurkezlea; eta Egaña, Peñagarikano eta Murua, berriz, animatzaileak, beren bertsoekin.

Segalarien saioa amaitutakoan, jaiak Usabal sagardotegian jarraituko du, eta han izango dira bertsolariak, baita trikitilariak ere. Sagardotegian ere ez da ez umorerik, ez eta festa girorik ere falta izango.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La apuesta represiva sigue inalterable
Euskal Herria
Otegi y Errazti resaltan que el derecho de autodeterminación es real y se aplica
Ekonomia
Elkarretaratzea eta manifestazioa egin dute Volkswagenen
Ekonomia
MCC pondrá en marcha un polígono industrial en China
Kirolak
Castaño estrena a Kaiku en el UCIPro Tour
Euskal Herria
México extradita a los seis presos vascos, detenidos hace tres años
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea