GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-05-19
Presoen aldeko ekimenak Donibanen eta Ziburun

DONIBANE LOHIZUNE

ETAk aldarrikatutako su-etenaren ostean, �euskal preso politikoak Euskal Herrira ekarri behar zituztela zioten ahotsak zurumurrutan besterik� ez direla geratu nabarmenduta, Erantzun Askatasunaren Donibane Lohizuneko eta Ziburuko batzorde laguntzaileak, Urru�a, Ziburu eta Donibane Lohizuneko hainbat hautetsi abertzalerekin batean, Batasuneko, Gaztetxeko, presoen senideen, Ur Jokoko, Donibaneko Inauterietako eta Donibaneko Dantzarien ordezkariekin batera antolatutako ekimenen berri eman zuen.

Hala, maiatzaren 24rako presoen eskubideen aldeko gaualdia prestatu dute Donibaneko gaztetxean. 18.30ean auto-ilara batekin emango diote hasiera, hiru ordu geroago izango diren Body Never Leis, Zein Ere eta BKBOren kontzertuei ekin aitzin.

Azken ostiralerako deia ahaztu gabe (19.00etan Donibaneko Luis XIV plazan), datorren ekainaren 19an Ziburuko Tana ostatuan bilkura publikoa eginen dutela iragarri zuten, �egungo egoeraz eta gatazkaren konpobideaz Askatasunak egin duen azterketa� plazaratzeko. Ekimen guztietan parte hartzera deitu zuten, baita ekainaren 24an Baionan egingo duten nazio manifestazioan ere.

Elkarretaratzeak

Bestalde, euskal preso politikoen eskubideen alde, 36 lagun elkarretaratu ziren ostegunero bezala Iru�eko Arro- sadian, 22 Donibanen, 44 Alde Zaharran, 50 Txantrean, 30 Antsoainen, 70 Eibarren eta 24 Berangon.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La apuesta represiva sigue inalterable
Euskal Herria
Otegi y Errazti resaltan que el derecho de autodeterminaci�n es real y se aplica
Ekonomia
Elkarretaratzea eta manifestazioa egin dute Volkswagenen
Ekonomia
MCC pondr� en marcha un pol�gono industrial en China
Kirolak
Casta�o estrena a Kaiku en el UCIPro Tour
Euskal Herria
M�xico extradita a los seis presos vascos, detenidos hace tres a�os
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea