Berrehun aktore baino gehiago, Lasarte-Oriako IV. Antzerki Astean
LASARTE-ORIA
Hemeretzi taldetan banatuta, berrehun pertsona baino gehiago ari dira parte hartzen egunotan larunbat arte luzatuko den Lasarte-Oriako IV. Antzerki Astean. Talde gehienak Landaberri ikastolako LHko eta DBHko haur eta gaztetxoek osatuak dira, baina badira Lasarteko helduek osatutako bi talde ere, eta, gonbidatu gisa, Donibane Garaziko bat. Landaberri eta Garaziko ikastolak senidetuta daudela kontuan izan behar da.
«Egunotan goizez eta arratsaldez Manuel Lekuona kultur etxean taularatzen ari diren lanak urtean zehar Lan- daberri Antzerki Eskolak eginiko lanaren fruitu dira», nabarmendu du antolakuntzan dabilen Jose Mari Agirretxe Porrotx-ek. «Gure helburua jarraitu du herrian antzerkizaletasuna sustatzea da, eta horretarako, ikasturtean zehar, egunotan antzezten ari garen ikuskizunak prestatzeko lantegiak ez ezik, ‘txangoak’ ere antolatu ditugu. Esaterako, ‘Kaukasiar kreazko borobila’ edo Kandido Urangaren ‘Hen- ry Bengoa’ ikustera joan gara. Halaber, Lasarten prestatutako hainbat ikuskizun herritik kanpo ere, Debako Astean-eta, antzezteko aukera izan dugu».
Gaur, arratsaldeko zazpietan, haur taldeek bost lan taularatuko dituzte. Bihar, berriz, asteko egunik biribilenetako bat izango da. Izan ere, arratsaldeko zazpietan DBHko gazteak arituko dira, eta gaueko hamar eta erdietan, berriz, helduak. Horiek, bi taldetan banatuta, “Sentimenduak adierazbide” (dantza garaikidea) eta “Ametsetannarkolep-sia.com” antzeztuko dituzte.
Larunbat eguerdian, Donibane Garaziko musika eskolako taldearen txanda izango da. Horrek biribilduko du astea.
Sarrera doan izango da emanaldi guztietan.
|