GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-06-08
Urduritasuna aurten ere
Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako ikasleek selektibitate froga hasi zuten atzo. Hiru egunetan, urduritasuna eta tentsioa sentituko dute unibertsitatera sartzeko hautaproba egiten dutenek. Atzo historia, filosofia eta gaztelaniazko azterketak eginzituzten, gaur aldiz, hautazkoen txanda da. 

Unibertsitatera sartzeko hautaproben lehen eguna izan zen atzokoa Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan. Aurten 8.049 ikaslek egingo dute selektibitatea Euskal Autonomia Erkidegoan eta hilaren 12tik 14ra bitartean, Nafarroako ikasleen txanda izango da.

«Urduritasuna» izan zen atzo Bilboko Enpresa Ikasketen Unibertsitatean gaztelaniazko eta historia edo filosofiako frogak egingo zituzten ikasleek gehien errepikatzen zuten hitza. Kontuan izan behar da gazte askoren etorkizuna froga horretan ateratzen duten emaitzak baldintzatuko duela eta askok ezin izango dituztela nahi dituzten ikasketak egin, Batxilergoko eta selektibitateko notaren batez bestekoak ez dielako behar duten kalifikazioa emango.

Beraz, normala da horrelako egoera batean urduri egotea, azken finean, gazte horiek hiru egunetan frogatu behar baitute urtebetean ikasitako edukiak barneratu dituztela. Marta Navarro eta Patricia Morlan, Maria Inmaculada ikastetxeko bi ikasle dira. Selektibitateko froga hasi baino minutu batzuk lehenago, ohiko azterketa batean baino askoz ere urduriago zeudela aitortu zuten. Bi neskek Gizarte Zientzietako Batxilergoa burutu dute eta letretako pertsona asko bezala, matematikako azterketaren beldur ziren. Hala eta guztiz ere, historiako froga zailena iruditzen zitzaiela esan zuten: «Memorizatzeko datu pilo bat dira eta azterketa egin bitartean dakigun guztia ahaztuko ote zaigun beldur gara». Gainera, Martak Ikus-entzunezko Ikasketak egin nahi ditu eta Batxilergoan nota ona eduki arren, selektibitatean emaitza ona atera behar du nahi duena ikasi ahal izateko. Patriciak, aldiz, ez du halako notarik behar, Irakasle Ikasketak egin nahi dituelako eta bost bat inguru besterik ez diote eskatzen. Dena den, Patricia urduri zegoen. «Azken finean, gainditu behar den gauza bat da eta nahi eta nahi ez, beti pentsatzen duzu: eta gainditzen ez badut, zer?», galdetu zion bere buruari kezkatuta. Historiako azterketa letretako zein zientzietako ikasleen amesgaiztoa dela ematen du, Bilboko fakultatean frogara sartzeko zain zeuden ikasle gehienek azterketa horren beldur zirela aitortu zuten-eta.

Joana eta Nerea Errekaortu ikastetxeko ikasleak dira. Joanak Zientzietako Batxilergoa egin du eta historiako azterketan «gai asko» sartzen dela esan zuen. Orokorrean, hautazkoek ez diete hainbeste beldurrik ematen, eta euskarako eta ingeleseko frogetarako ez dutela ezer ikasiko nabarmendu zuten bertan zeuden ikasle gehienek.

Arratsaldeko laurak bost gutxi aldera, ikasgeletako ateak ireki zituzten eta hautaproba egin behar zutenak gutxinaka bertaratu ziren, isil-isilik eta urduritasuna uneoro euren aurpegietan suma zitekeela.

IA-ren protesta

Ikasle Abertzaleek, beste urte batez, euskal ikasleak baxoa eta selektibitatea egitera behartuta daudela salatu zuten atzo Donostiako Ibaeta campusean egindako agerraldi batetan. IAk kritikatu zuen dagoeneko normalizatuta dauden frogak direla biak eta askotan «inoren arreta piztu gabe» aurrera eramaten direla. Hori dela-eta, baxoari eta selektibitateari zenbait kritika egin zizkieten. Alde batetik, euskal ikasleon «desnazionalizatzea» bilatzen duten frogak direla nabarmendu zuen: «Noiz eta euskal curriculuma eraikitzen ari garen honetan, gainera». Batxilergoa eta orokorrean, hezkuntza ertaina, eduki arrotzak barneratzeari begira diseinatzen direla salatu zuen eta beraz, «eukal curriculuma garatuko bada eta ikasleen kultur eskubideak bermatuko badira, baxoa eta selektibitatea» desagertu behar direla ohartarazi zuen.

Horretaz gain, azterketa horietako kalifikazioek euskal ikasleen mailaketa bidegabea dakartela esan zuen eta egoera normaltzat hartzen bada ere, «hezkuntzarako eskubidearen kontrako eraso larria» dela salatu zuen. Azken finean, euskal ikasleek nahi dituzten ikasketak beti ezin dituztela egin nabarmendu zuen: «Notaren arabera, uzten digutena soilik ikasi ahal izango dugu».

IAk ez zuen ahaztu bi froga horiek eragiten duten traba administratiboa eta horren adibide moduan aipatu zuen Ipar Euskal Herriko ikasleek hegoaldeko lurraldeetan ikasteko aukera izateko, baxoa eta selektibitatea gainditu behar dituztela. Azterketak «eduki eta hizkuntza arrotz eta ezezagunetan, beren herritik urrun» egin behar dituztela eta azterketen tentsioa hiru astetan ikasle askorentzat horma gaindiezin» bilakatzen direla salatu zuen.

IAk esan zuenez, horrelako egoeraren aurrean, ikasleek ikasle izaten jarraitzeko eta beren «garapen pertsonal eta intelektualean sakontzeko, eduki arrotzez jositako ginkana bat» zeharkatu behar dute, «gaitasunak baloratu gabe eta unibertsitaterako ateak ixteko mehatxupean». Bi frogak desagertu behar direla aldarrikatu zuen. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Barre eragiten duen egoera negargarria
Euskal Herria
«Se trata de un proceso y, por tanto, cada día surgirán nuevos retos»
Euskal Herria
«Egin» acordó pagar toda su deuda con la Seguridad Social
Jendartea
Urduritasuna aurten ere
Kirolak
Sarriegi, primer refuerzo rojiblanco
Euskal Herria
La Policía espańola irrumpe en una rueda de prensa de Batasuna
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea