GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Editoriala 2006-06-08
Barre eragiten duen egoera negargarria

Iruñeko hotel ezagun batean atzo gertaturiko pasadizoak barregura eragin zuen, gehienbat, kazetariengan. Egoera hain larria izango ez balitz, benetan barregarria litzateke. Lehenago ere, ezker abertzalearen aurkako jazarpenak hamaika irudi «bitxi» eman ditu: arrazoirik gabeko epaile aurreko agerraldiak, espetxealdiak, ekitaldien debekuak, manifestarien aurkako polizia-eraso bortitzak, hautesle-zerrenden baliogabetzeak... Atzokoa, ordea, ez genuen orain arte ikusi. Ez baita ohikoa, bi poliziakide espainolen laguntzaz, epaitegiko idazkari batek hotel batean hasi berria zen prentsaurrekoa ekiditeko agindua erakustea eta agerraldia bertan behera uztea. Europar Batasunean ez da horrelako irudirik ikusteko aukerarik: areto itxi batean, eskaintza politikoa azaltzeko komunikabide aurrean antolaturiko agerraldia galarazi? Nekez bila daiteke hori bezalako bidegabekeria baten aurrekaririk. EBko eremuan oraindik ere harridura handiago sortzen du, Zapaterok asteartean Diputatuen Ganberan egin zuenez, elkarrizketaren bidea jorratzeko prest dagoela adieraztea, eta biharamunean tamainako erasoa burutzea.

ETAk bere su-etena aldarrikatu zuenean Estatu espainoleko presidenteak jaso zituen txaloak atzean geratu dira, eta horien ordez nazioarteko eragile askok zalantza keinuak agertzen dituzte. Horien artean gurean izan dugun Gerry Adamsek. Izan ere, ANCk eta Sinn Feinek jasan zutena eta gero jokatu duten papera gogora ekarri ondoren, eskubide politikoen aldeko neurri eraginkorrak eskatu zituen. Baita galdera ezin aproposagoa pausatu ere. Arnaldo Otegi ondoan zuela, zera itaundu zuen Adamsek: «Prentsaurreko hau legez kanpokoa da: hemen gaudenok kartzelara bidali behar gaituzte?». Bere galderari erantzun traketsa eman zion atzo Grande-Marlaskak. Zorionez, Auzitegi Nazionaleko epaileak ez zuen Batasunaren ordezkariak atxilotzeko agindurik eman. Alderdien Legean jatorria duten ebazpenak eskubide politikoen gainetik direla argi utzi zuen. Tresna horiek ezabatzen ez dituzten bitartean, ezinbesteko solaskidetzat hartzen dituzten ezker abertzaleko ordezkariek prozesu demokratikoaren alde lan egiteko duten gaitasuna zeharo murriztuta dago. Adamsek agertu zuen zalantza muturrera eramanez: Epaitegi bereziak Polizia bidaliko al du PSEk ezker abertzalearekin egingo duen bilera oztopatzera?». Barre txiki bat baino gehiago eragin arren, gertakari hori eskubideen zapalketa zerrenda amaigabean kokatu behar da. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Barre eragiten duen egoera negargarria
Euskal Herria
«Se trata de un proceso y, por tanto, cada día surgirán nuevos retos»
Euskal Herria
«Egin» acordó pagar toda su deuda con la Seguridad Social
Jendartea
Urduritasuna aurten ere
Kirolak
Sarriegi, primer refuerzo rojiblanco
Euskal Herria
La Policía española irrumpe en una rueda de prensa de Batasuna
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea