2006-06-08
Barre eragiten duen egoera negargarria
Iruñeko hotel ezagun batean atzo gertaturiko pasadizoak barregura eragin zuen, gehienbat, kazetariengan. Egoera hain larria izango ez balitz, benetan barregarria litzateke. Lehenago ere, ezker abertzalearen aurkako jazarpenak hamaika irudi «bitxi» eman ditu: arrazoirik gabeko epaile aurreko agerraldiak, espetxealdiak, ekitaldien debekuak, manifestarien aurkako polizia-eraso bortitzak, hautesle-zerrenden baliogabetzeak... Atzokoa, ordea, ez genuen orain arte ikusi. Ez baita ohikoa, bi poliziakide espainolen laguntzaz, epaitegiko idazkari batek hotel batean hasi berria zen prentsaurrekoa ekiditeko agindua erakustea eta agerraldia bertan behera uztea. Europar Batasunean ez da horrelako irudirik ikusteko aukerarik: areto itxi batean, eskaintza politikoa azaltzeko komunikabide aurrean antolaturiko agerraldia galarazi? Nekez bila daiteke hori bezalako bidegabekeria baten aurrekaririk. EBko eremuan oraindik ere harridura handiago sortzen du, Zapaterok asteartean Diputatuen Ganberan egin zuenez, elkarrizketaren bidea jorratzeko prest dagoela adieraztea, eta biharamunean tamainako erasoa burutzea.
>>>
Aurreko editorialak
2006-06-07
- Construir consensos en Euskal Herria
2006-06-06
- «Y, naturalmente, Navarra es España»
|