GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Jo puntua 2006-06-08
Martin Aranburu Carrera - Politologoa
Nafarroa

Hurrengo urteetan Euskal Herri osoan izango diren hainbat aldaketa sakonen banguardia izango da Nafarroa hilabeteotan. Izan ere, bake eta normalizazio prozesuak agertoki politikoan iraultza ekar lezake, behinik behin elementu banatzaile dezente desagertu egingo direlako eta horretaz gain gutako bakoitzarengan ikuspegi aldaketa eragingo duelako.

Agertoki aldaketa haratago doa. Alderdien arteko harremanak desberdinak izango badira, orain artean ezinezkoak izan diren elkarlanak gero eta maizago ikusiko ditugu, orain artean ere gatazkaren erruz ezkutatuak izan diren gaiak funtsezko arlo bihurtuko baitira, eta herritarren begiradapean jarriko dira orain artean egunkarietako izenburu txikiak izan badituzte ere. Bestela esanda, gure herriko politikagintza normalizatzea: eskuina eskuinarekin, ezkerra ezkerrarekin eta zentroa guztiekin.

Halere, aldaketa ez dagokie alderdiei soilik. Politika aztertzeko gure gizarteak izan dituen aldagaiak hankaz gora jarriko direnez, gutako bakoitzak politika desberdinki begiratzen ikasi behar du, orain arte ezinezkoak zirenak aurrerantzean geroz eta gehiago ikusiko ditugula ontzat joz. Egin beharreko aldaketa mentala da datorkiguna hurrengo hilabeteetan.

Horren agerpideetako bat Nafarroan ikusiko dugu epe motzera. Bertako egoera politiko berria aztertuta, Nafarroako legebiltzarraren osaketa erabakiko dute nafarrek udal hauteskundeekin batera. Zeharka, Nafarroako gobernuaren ardura hartuko duten alderdien hautua. UPN alderdiak Nafarroaren euskalduntasunari eta baita nafartasunari ere egin dizkien kalteen inguruan debate gutxi dago egiterik. Nafarroako sektore anitzek konpartitzen dute. Beraz, hainbat arlo desberdinetan Nafarroaren garapena defendatzen dugunon lehentasuntzat jotzen dut UPN ez den beste edozein alderdiren eskuetan uztea Nafarroako gobernua, are eta hobeto, Nafarroarentzat oinarrizkoak diren hainbat gairen inguruan aurre-diskusio eta aurre-adostasunak lortu beharko dituen abertzale eta ez abertzaleen arteko gobernua baldin bada.

Zer esan berezia merezi du Nafarroako alderdi abertzaleek egingo duten hautuak. Nafarroa Bai koalizioak funtzio konkretu bat betetzeko asmoarekin izan zen sortua, Bata- sunarekin elkarlana ezinezkoa omen zen garaian. Egoeraren aldaketak zuzenki eragiten dio NaBai-ri. Bere jaiotze funtzioa Nafarroaren beste boz bat Madrilera eramatearena izanik, ez luke indar abertzale baten aurkako koalizio itxurarik hartu behar. Izatez, Nafarroako legebiltzarrean abertzaleen bozak bermatuta egonik zein litzateke NaBai-ren helburua? Agertoki politikoaren aldaketetako bat izango da Batasuna eragile politiko normaltzat jotzea, eta, beraz, politikak behar dituen harremanen eta itunen logikan beste zorioneko elementu horrekin kontatzea. Hori litzake politika normalizatzea. -


Martin Aranburu Carrera - Politologoa - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Barre eragiten duen egoera negargarria
Euskal Herria
«Se trata de un proceso y, por tanto, cada día surgirán nuevos retos»
Euskal Herria
«Egin» acordó pagar toda su deuda con la Seguridad Social
Jendartea
Urduritasuna aurten ere
Kirolak
Sarriegi, primer refuerzo rojiblanco
Euskal Herria
La Policía española irrumpe en una rueda de prensa de Batasuna
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea