GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-06-08
Haur literaturari heldu dio Tabernak azken lanean
·Iruñeko Liburu Azokan idazleak «Ibaiak nahi duen tokiraino» aurkeztu du

MikelTaberna idazlearen azken proposamena «Ibaiak nahi duen tokiraino» liburua da. Haurrentzat idazten duen lehen aldia dela argitu zuen aurkezpenean eta, beraz, oraingoan«gehiago pentsatu» behar izan omen du idazterakoan. Emaitza Txato txakurrak kontatzen duen abenturazko lana da.

IRUÑEA

Mikel Taberna idazleak helduen literaturatik haurren literaturara jauzi egin du “Ibaiak nahi duen tokiraino” izeneko liburuarekin. Lanaren aurkezpenean argitu zuenez, «istorio entretenigarria» egin nahi zuen eta horretarako txakur batek kontatutako istorioa aurkeztu du.

Egitekoa, hala ere, ez da horren erraza izan; izan ere, orain artekoa «desikasi» egin behar izan du beratarrak eta «umeen hizkera aukeratu eta orain arteko kontatzeko modua eta hizkera aldatu» behar izan ditu. «Gehiago pentsatu behar izan dut kontakizun honekin. Helduentzat idazterakoan aiseago sartzen nahiz kontaketa prozesuan», esan zuen.

Idazlea ez da bakarrik egon bidaia honetan eta Arte Ederretan lizentzia duen eta proiektu desberdin askotan lan egin duen Maddi Irazokik egindako irudien laguntza izan du. Irazokik berak agertutakoaren arabera, horrelako bere «lehen esperientzia» izan da, baina oso kontent ageri zen emaitzarekin. «Testua bizpahiru aldiz irakurri nuen eta Mikelekin hitz egin ostean hauxe egin nuen. Oso desberdina da umeei zuzendutako edo helduentzako irudiak egitea», gaineratu zuen.

Azkenean abenturazko liburu bat aurkeztu du Mikel Tabernak, Txato izeneko txakurrak kontatzen duen istorioak biltzen dituena, hain zuzen. «Distantzia eta ironia ematen dio honek», esan zuen Pamiela argitaletxeko Xabier Etxanizek.

Protagonista nagusiak Gina izeneko emakume italiar bat eta beretaz gaztetan maitemindu zen Mario dira. «Orain erretiroa hartua du eta 40 urte Ginaren esperoan ematen ditu», azaldu zuen Tabernak.

Bidaia Mariok eta Txato txakurrak hasten dute ibaian behera txalupa batean. «Hortxe hasten da kontakizuna ­agertu zuen idazleak­. «Ibaian behera ateratzen dira, baina kontakizunaren une batean geldiarazi ere egiten dituzte herrixka batean eta bertan denbora askoan gelditzen dira. Gero berriz ere bideari heltzen diote», gaineratu zuen.

Abentura, beraz, ez da amaitzen liburuaren azken orrian. Abenturak ibaiak nahi duen tokiraino jarraituko baitu.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Barre eragiten duen egoera negargarria
Euskal Herria
«Se trata de un proceso y, por tanto, cada día surgirán nuevos retos»
Euskal Herria
«Egin» acordó pagar toda su deuda con la Seguridad Social
Jendartea
Urduritasuna aurten ere
Kirolak
Sarriegi, primer refuerzo rojiblanco
Euskal Herria
La Policía española irrumpe en una rueda de prensa de Batasuna
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea