Kanboko nekazari bat hil da istripu bat izanda
KANBO
Kanboko nekazari bat hil zen joan den igandean bere traktorearekin lanean ari zela. Istripua igande arratsean gertatu zen, 20.00ak aldera. Bere lurrak lantzen ari zelarik, traktoreak aldapan behera egin zuen, eta 40 bat metroan itzulika amilkatu ostean, 55 urteko laboraria traktoretik kanpo joan zen. Kolpearen ondorioz bertan zendu zen.
Bestalde, EAEko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zuten atzo laneko arriskuei aurrea hartzeko arauak hausten dituzten enpresen izenak argitaratzeko aukera emango duen araua. Arau-hauste larriak eta oso larriak egiten dituztenenak argitaratuko dira.
Bestalde, arau-hauste oso larriengatik zigortu dituzten enpresei administrazioekin kontratuak egiteko debekua aitortu aurretik egin beharreko espedientea bideratzeko jarraibideak argitaratu dira.
Joseba Azkarraga Lan sailburuaren iritziz, argitaratuko arau horiek «oso prebentzio neurri eraginkorrak» izan daitezke.
|